2 Broke Girls

Wikipedia, Entziklopedia askea
2 Broke Girls
Deskribapena
Atalak116 atal (5 denboraldi)
Produkzioa
Iraupena21-22 minutu
KateaCBS

2 Broke Girls (euskaraz Sosik Gabeko 2 Neska) AEBtako sitcom telesail bat da. 2011ko irailaren 19tik aurrera CBS katean aireratzen da.

Argumentua

New York hiriko Brooklyn auzoko Williamsbourg auzoan girotua dago. Bertako jatetxe batean lan egiten duten hogei-hogeitamar urte arteko bi neska zerbitzarien bizitzan, bien ametsa noizbait cupcake negozio bat irekitzea da. Max Black (Kat Dennings), langile mailako familia apal bateko senidea da, zerbitzaria izateaz gain Manhattango ama socialité eta mainontzi baten umeen haurtzain gisa ere lan egiten du; aldiz, Caroline Channing (Beth Behrs) iraganean aberatsa zen eta orain txiroa den familia batean jaio eta hazi zen, bere aita iruzur erraldoi bat egiten atzeman baitzuten Biak lagun egin eta bere ametsa gauzatzen saiatuko dira (horretarako 250.000 dolar behar dituzte), nahiz eta bere lan soldatarekin ia ezer ordaindu ezinik ibili ohi dire, hortik telesailaren izenburua. Jatetxearen nagusia Han Lee (Matthew Moy) asiarra da, beste langileak berriz, Oleg (Jonathan Kite) ukraniar sukaldari alaia eta Earl (Garrett Morris) arraza beltzeko kutxazaina. Atal bakoitzaren amaieran, Max mahai bat zerbitzatzen agertzen da, eta bi neskek 250.000 dolar bereganatzeko ordurarte lortu duten diru kopuruaren erregistroa.

Aktoreak

Pertsoinaia Nagusiak

Noizbehinkako Pertsonaiak

Kanpo loturak