33P/Daniel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

33P/Daniel gure eguzki-sistemako aldikako kometa bat da, Zaccheus Danielek AEBetako New Jerseyko Princeton unibertsitateko Halsted Behatokitik aurkitu zuena 1909ko abenduak 7an.

Aurkikuntza honen ondoren, itzulera 1916, 1923 eta 1930erako iragarri zen, baina horietako batean ez zen berriz ikusi.

1937ko itzulera Shin-ichi Shimizuk ikusi zuen Japoniako Simada hiritik urte horretako urtarrilak 31n Hidewo Hirosek Tokyotik kometaren orbita kalkulatu ondoren, honek, aldi berean 1923ko itzulerarako Alexander D. Dubiagok egin zituen kalkuluak eta Jupiterrek jasandako perturbazioak oinarri hartu zituelarik.

Kometaren nukleoak 2,6 kilometroko diametro estimatua du.


Aurrekoa
32P/Comas Solá
Aldikako kometa
1909ko abenduak 7an aurkitua
Ondorengoa
34P/Gale