36ko Belaunaldia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

1936ko belaunadaldia edo gerraondorengo lehenengo belaunaldia Espainian dira 1936-1939ko Gerra Zibilaren inguruan agertutako idazleak, poetak eta antzerkigileak.

Gerraren ondorioek erabat markatu zuten belaunaldi hau.

Eduki-taula

Bi gerren zama[aldatu]

Idazleok zentsura eta Diktaduraren errepresioa zuzenean ezagutu zuten. Hori gutxi balitz ekonomikoki eta soziologikoki erabat deseginda zegoen gizarte batean ireki ziren kultura munduan. Europa mailan egoera ez zen askoz hobeagoa: Bigarren Mundu Gerraren ondorioz, kontinente osoa egoera larrian zegoen. Testuinguru horretan ulergarria zen existentzialismo bezalako mugimendu baten arrakasta.

Belaunaldi honen partaideen zerrenda egiteko garaian arazo asko sortzen dira. Normalean irizpide kronologikoak ez dira bestetan bezala hain zehatzak eta, praktikan, honetan jatorriz belaunaldi desberdinetako idazleak elkartzen dira. Irizpide nagusia 1936 urtearen inguruan proiekzio publikoan egotea izango litzateke.[1]

Partaideak[aldatu]

Ricardo Gullón kritikariak belaunaldi horren partaideen zerrenda bat egin zuen:[2]

  • Olerkariak:

Miguel Hernández, Luis Rosales, Leopoldo Panero eta Juan Panero, Luis Felipe Vivanco, Ildefonso-Manuel Gil, Germán Bleiberg, José Antonio Muñoz Rojas, José María Luelmo, Pedro Pérez Clotet, Rafael Duyos, Celso Amieva, Arturo Serrano Plaja, José Herrera Petere eta, halamoduz, Juan Gil-Albert. Euskaldunen artean hiru izen sar daitezke multzo horretan: Angela Figuera Aymerich (nahiz eta bere lehenengo liburua 1948koa izan), Blas de Otero eta Gabriel Celaya.

  • Prosa idazleak:

Enrique Azcoaga, José Antonio Maravall, Antonio Sánchez Barbudo, Ramón Faraldo, Eusebio García Luengo, María Zambrano, Antonio Rodríguez Moñino, José Ferrater Mora eta Ricardo Gullón bera.

  • Narratzaileak:

Camilo José Cela, Gonzalo Torrente Ballester eta Miguel Delibes.

  • Antzerkigileak:

Antonio Buero Vallejo eta Alfonso Sastre.

Izen multzo hau belaunaldiaren nagusia izan daiteke. Dena dela, zerrenda hauek kritikoen arabera oso aldakorrak dira.[3] Gerra ondoren beste izen batzuk gehitzen dira: Dionisio Ridruejo, José Luis Cano, Ramón de Garciasol, Pedro Laín Entralgo, Juan López Morillas, José Luis Aranguren, Julián Marías, Juan Rof Carballo, Segundo Serrano Poncela, Juan Antonio Gaya Nuño, José Suárez Carreño, Jorge Campos, Ernesto Guerra da Cal, José Luis Gallego eta José Manuel Blecua.

Ezaugarriak[aldatu]

Ez da erraza guztientzat ezaugarri orokor batzuk azaltzea:

  • Gehienak 1906tik 1916ra jaio ziren.
  • Generalean ideologikoki frankismotik aldenduko dira, nahiz eta batzuk hasiera batean frankista zaleak izan.
  • Estilo erraza erabiltzen dute, ulergarria.
  • Gerrekin nolabait obsesionaturik daude eta behin eta berriro agertu dira haien lanetan.
  • Aurreko belaunaldiaren estetizismoaren aurka erreakzionatu zuten.[4]

Bibliografia[aldatu]

  • (Gaztelaniaz) Francisco Ruiz Soriano: La Generación de 1936. Antología. Madril: Cátedra, 2006.
  • (Gaztelaniaz) Graziella Franzini: La Generación de 1936. Vita e Pensiero, 1990.
  • (Gaztelaniaz) Ricardo Gullón: "La generación española de 1936". Madril:Ínsula, 1965, 224-225 zk.
  • (Gaztelaniaz) Francisco Pérez Gutiérrez: La Generación de 1936. Madril: Taurus, 1986.

Kanpo loturak[aldatu]

Erreferentziak[aldatu]

  1. Francisco Ruiz Soriano: La Generación de 1936
  2. "La generación española de 1936", Ínsula
  3. Esaterako, Pérez Gutierrezek poeta hauek bakarrik aipatu zituen: Bleiberg, L. Panero, Celaya, Ridruejo, Ildefonso Manuel Gil, L. Rosales, Gil-Albert, Serrano Plaja, Miguel Hernández, Vivanco eta J. Panero.
  4. Pérez Gutierrez. Kritiko honek J.L. Aranguren eta Ildefonso-Manuel Gilen irizpideak jaso zituen.