388 Charybdis
Wikipedia(e)tik
388 Charybdis, asteroide gerrikoan aurkitutako 388. asteroidearen izena da. 1894ko martxoak 7an aurkitu zuen Auguste Charlois astronomo frantziarrak Nizako behatokitik. C motako asteroide bat da, ziuraski karbonoz osatua dagoena.
Bere izena, greziar mitologiako Karibdis izeneko pertsonaiagatik jasotzen du, itsasontzientzako arrisku bat zena, Eszilarekin batera, honek ere, bere izeneko asteroide bat baduelarik, 155 Eszila.
| Aurrekoa 387 Aquitania |
Asteroidea 1894ko martxoak 7an aurkitua |
Ondorengoa 389 Industria |