467 Laura

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

467 Laura, asteroide gerrikoan aurkitutako 467. asteroidearen izena da. 1901eko urriak 19an aurkitu zuen Max Wolf astronomo alemaniarrak 464 Megairarekin batera Heidelbergeko unibertsitateko behatokitik. Planeta txiki lurtar bat da, asteroide gerriko nagusiko II gunean orbitatzen duena 1843 egunean, 1 Ceres eta Jupiterren orbiten artean kokatua. 7:3 Kirkwooden hutsunetik gertu, Jupiterrek hurrengo milioi urteetan, orbita honetatik jaurti dezakeela pentsarazten duena.

Kirkwooden hutsuneak. Asteroideen banaketaren histograma Eguzkirako distantziaren arabera.

Bere diametroa, gutxi gora-behera, 41,96 kilometrokoa da, eta, bere masa 8x1016 da, 835 Oliviaren masa bera suposatzen zaiolarik, hau ere asteroide gerrikoan dagoen asteroidea. Masa honek, asteroide gerriko osoaren masaren %0,003a suposatzen du.

Bere albedoa, 0,0633 (0,024) da. Albedo baxu honek, kolore ilunekoa dela adieraziko luke, beharbada gorri bizia, eta, beraz, azalean behintzat karbono kopuru handia izan behar du, eta, asteroide bezala, C edo D motakoa bezala sailkatuko litzateke.

Bere azaleko grabitatea, 0,012m/s2ko da, hau da, Lurraren azalean baino 800 aldiz gutxiago.


Aurrekoa
466 Tisiphone
Asteroidea
1901eko urtarrilak 19an aurkitua
Ondorengoa
468 Lina