5 Astrea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau asteroideari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Astrea».

5 Astrea (latinez Astraea), asteroide gerrikoko asteroide handi bat da. Bere azalera, oso dizdiratsua da, eta, beharbada, nikel-burdina metalez eta magnesio eta burdinazko silikatozko nahasketa batekin osatua dago. Bere izena, greziar mitologiako Astrea izeneko pertsonaiagatik jasotzen du, bere ama Temisekin batera, justiziaren jainkosa zena.

Aurkitu zen 5. asteroidea da. 1845eko abenduak 8an aurkitu zuen Karl Ludwig Henckek Driesenetik, Alemanian. Astronomo honek aurkitu zituen bi asteroideetako lehena izan zen. Bestea, 6 Hebe da.

Astrea, nabarmengarria da, nagusiki, 38 urtez (1807an 4 Vesta asteroidea aurkitu zenetik) soilik lau asteroide existitzen zirela uste izan zelako.

Astrea aurkitu ondoren, beste milaka asteroide gehiago aurkitu dira.


Aurrekoa
4 Vesta
Asteroidea
1845eko abenduak 8an aurkitua
Ondorengoa
6 Hebe