624 Hector
Wikipedia(e)tik
624 Hector asteroide gerrikoan aurkitutako 624. asteroidearen izena da. 1907ko otsailak 10ean aurkitu zuen August Kopff astronomo alemaniarrak Heidelbergeko behatokitik. Bere behin-behineko izendapen zientifikoa 1907 XM zen.
Ezagutzen den asteroide troiarrik handiena da. Hectorren dizdira hiru magnitudetan aldatzen da 6,92 ordutik behin bere inguruan bira egiten duen heinean. Argi kurbak Hector oso luzea dela adierazten du, 150x300 kilometro; alternatiboki pisu forma izan dezake, edo elkar ukitzen edo elkarrengandik oso gertu dauden bi asteroide izatea. D klaseko asteroidea da.
Johann Palisa astronomo austriarrak proposatu zuen izen hau Priamo troiar erregearen semea eta Andromakaren senarra zen Hektorgatik.
| Aurrekoa 623 Chimaera |
Asteroidea 1907ko otsailak 10ean aurkitua |
Ondorengoa 625 Xenia |