7,62 x 39 mm

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
7,62ko M43 FMJ kartutxoa

7,62 x 39 mm kartutxoa, ofizialki 7,62 M43, AK-47ak erabilia izateagatik ezaguna, Sobiet Batasunak Bigarren Mundu Gerran diseinatu zuen eta SKS karabina izan zen kartutxo honentzako masan produzitutako lehen arma.

Bere diseinuaren oinarria Alemaniak Bigarren Mundu Gerran erabili zuen 7,92 x 33 mm Kurz kartutxoa zen, estandarizatu zen lehenengo kartutxo ertaina. Guerra bukatu ondoren AK-47eraso fusila sortu zen kartutxo honentzako. Kartutxo hau izan zen Sobiet Armadaren estandarra 70ko hamarkadaren amaiera arte, hala ere munduan zehar gehien erabiltzen den kartutxo ertainetako bat da oraindik. NATOk 7,62 x 51 NATOtik 5.56 x 45 mm NATOra egin zuen aldaketak Sobietarrek 5.45 x 39 mm sortzea ekarri zuen, 7,62 x 39 mm alde batera utziz infanteriako kartutxo nagusi bezala AK-74k (kartutxo berrirako diseinaturiko fusilak) AK-47a ordeztu zuenean infanteriako fusil nagusi bezala. Kartutxo berriak traiektoria zuzenagoa zuen eta kalibre txikiagoa izateak modu automatikoan su egitea errazten zuen, nahiz eta gelditze- eta zulatze-gaitasun txikiagoak izan.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 7,62 x 39 mm Aldatu lotura Wikidatan