704 Interamnia
704 Interamnia asteroide gerrikoan aurkitutako 704. asteroidearen izena da. 1910eko urriak 2an aurkitu zuen Vincenzo Cerulli astronomo eta matematikari italiarrak Teramotik, astronomoaren jaioterria zena, eta herri honen latinezko izena eman zion asteroideari. 1952 MW edo 1910 KU bezala ere ezagutzen da
Asteroide gerrikoko bosgarren asteroiderik handiena da, Ceres, Palas, Vesta eta Higiaren ondoren, baina, hala ere, ezin izan da askorik aztertu, bere formari eta barne konposaketari buruzko oso datu gutxi daudelarik, eta ez dago bere orbitaren okerdura adieraz dezaketen argi kurbei buruzko azterketarik. Bere itxurazko dentsitate altuak barne porotasunik eta urik gabeko gorputz solido bat dela iradokitzen dute. Honek, Interamnia Eguzki-Sistema sortu zenetik asteroide gerrikoan gertatu diren talka guztiak jasan ahal izateko bezain handia dela ere iradokitzen dute.
Bere azalera ilunak eta Eguzkira duen distantzia nahiko handiak, 10x50 prismatikoen bidez ikusia izatea eragozten dute. Oposizio gehienetan, bere itxurazko magnitudea +11,0koa da, Ceres, Palas eta Vestaren dizdira baino txikiagoa.
| Aurrekoa 703 Noemi |
Asteroidea 1910eko urriak 2an aurkitua |
Ondorengoa 705 Erminia |