7 Iris

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

7 Iris, asteroide gerrikoan aurkitutako 7. asteroidearen izena da. Asteroide gerrikoko asteroiderik handienetako bat da. Kolore oso dizdiratsuko azalera bat du, eta, ziuraski, burdina-nikel metalezko eta burdina eta magnesiozko silikatozko nahasketa batez osatua dago.

Esan bezala, aurkitu zen zazpigarren asteroidea izan zen. 1847ko abuztuak 13an aurkitu zuen John Russell Hind astronomo ingelesak Londrestik. Astronomo honek aurkitu zuen lehen asteroidea izan zen.

Bere izena, greziar mitologiako Iris izeneko pertsonaiagatik jasotzen du, ostadarraren jainkosa zena.

Iris behatu zen izar bat ezkutatzen 1995eko maiatzak 26an eta, ondoren, 1997ko uztailak 25ean. Bi behaketa hauekin, 200 kilometro inguruko diametro bat kalkulatu zitzaion.

Bere espektro ikusgarriaren behaketek, bere propietate mineralogikoengatik, Iris, meteorito kondritoen iturri izan litekeela iradokitzen dute.


Aurrekoa
6 Hebe
Asteroidea
1847ko abuztuak 13an aurkitua
Ondorengoa
8 Flora
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 7 Iris Aldatu lotura Wikidatan