98ko Belaunaldia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

98ko Belaunaldia XX. mendeko lehen urteetan Espainiako estatuan garatu zen korronte intelektual eta kulturala izan zen. Erregenerazionismoa, Kuba, Filipinak eta Puerto Ricoren galeren ondorioak eta XX. mendera igarotzean nagusi zen pesimismoa ezin hobe islatu zituen mugimendu artistiko-literario horrek. Hemen bildutako autore guztiak 1864 eta 1876 bitartean jaiotakoak dira.

Belaunaldiaren lanak Espainia ilunaren kritikan oinarritu ziren:

  • Miserian eta tradizioan murgilduta, iraganean geldituta zegoen Espainia salatu zuten.
  • Herrialdea modernizatu eta berritu beharra zegoela aldarrikatu zuten, alor guztietan: gizartea, politika, ekonomia, kultura…

Kiderik garrantzitsuenen artean, ondorengoak aipa daitezke: Miguel de Unamuno, Azorin, Pio Baroja, Ramiro de Maeztu, Vicente Blasco Ibañez, Ramon Maria Valle-Inclan eta Antonio Machado idazleak; Ignacio Zuloaga pintorea, etab.

Testuinguru historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendeko azken herena oso negatiboa izan zen Espainiako gizartearentzat, 1898ko hondamendian amaituko ziren hainbat arazoen ondorioz.

Politikan, txandakako sistemak ez zituen ekonomian gaizki zebilen herriaren beharrak ase. Anarkistak, sozialistak, karlistak..., kontserbadoreak eta liberalak emandako soluzioek ez ziren nahikoak eta ezinegona nagusitzen ari zen.

Bestalde, Ameriketako koloniek independentzia aldarrikatzen zuten eta nazionalismoek ere antolatzeko ahaleginak egin zituzten. Atsekabea nagusitu zen, atzerapen eta miserian bizi zen populazio hartan. Industrializatutako toki bakarrak, Katalunia eta Euskal Herria ziren eta inmigrazioa erakartzen zuten.

Bitartean, aristokrazia eta goi burgesia, nekazarien arazoetatik urrun bizi ziren eta proletarioen mundutik at.

Hori dena gutxi balitz, 98ko hondamendia gertatu zen, Espainiak bere azken koloniak, Kuba, Filipinak eta Puerto Rico, galdu zituelarik eta gerra kolonialek ekonomian eta animoan eragin handia izan zuten. 1898ko maiatzaren 1ean, 04:45ean, Juan de la Concha komandanteak estatubatuar ontziteria espainiar posizioetara inguratzen zela sumatu zuen. 7 ordu geroago, 11:45ean, espainiar tropak eraitsita zeuden. Intelektualen kontzientziak eragin zituen porrot hark eta garai bateko mundu mailako potentzia izandako Espainiaren gainbeherari soluzio bila hasi ziren.

Pariseko Ituna ametsaren amaiera izan zen eta intelektual taldea gainbeheraren arrazoiak aztertzen eta soluzioak bilatzen hasi zen.

Erregenerazionismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mende bukaeran Espainian eman zen mugimendu ideologikoa; gainbeherak eta kolonien galerak eragin zuen eta Espainiako gizartearen bizitza politiko eta soziala berreraikitzearen aldekoa zen.

Egia esan, Espainiaren gainbehera ez zen 1898ko hondamendian sortu, aurretik baitzetorren. Nekazaritza erreforma beharrezkoa zen, hezkuntza ezinbestekoa... Erregenerazionistek, atzerapena gainditzeko, Europari ateak zabaldu behar zitzaizkiola uste zuten.

Mugimendu honen ordezkari nagusietako batzuk: Macías Picavea (1874-1899) edo Joaquín Costa (1844-1911) izan ziren. Hauen pensamenduek eragin handia izan zuten idazle gazteengan, Unamuno, Azorín, Ortega y Gasset...

98ko belaunaldiaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Julius Petersen kritiko alemaniarraren azterketa jarraituz, belaunaldi kontsideratu ahal izateko, autoreek hainbat premisa bete behar zituzten:

lan argiak dira, paragrafo laburrez osatuak eta esaldi sinpleek testu ulerterraza egiten dute.

  • Lider garbi bat egon ohi da, kasu honetan, Unamuno.

Idazle hauek Espainiaren ezagutzaren bila dabiltza; bidaiak egiten dituzte, bere lurrak deskribatuz, hiriak eta monumentu zaharrak azalduz eta historia literaturaren bidez erakutsiz.

Autore guztiak periferiatik etorritakoak dira eta Madrilen elkartuko dira: Unamuno, Maeztu eta Baroja euskaldunak ziren, Azorín Alacantekoa, Machado eta Ganivet andaluziarrak eta Valle-Inclán, berriz, galiziarra. Gaztelako herriak ezagutuko dituzte, historia gertatu zen paisaiak... 3 gaien inguruan arituko dira:

Horretaz gain, bi gai aipatu behar ditugu bereziki:

  • Bizitza eta heriotza, bizitzaren zentzua eta denboraren joana. Unamunok agertuko ditu inork baino hobeto kezka hauek guztiak.
  • Erlijioa, baina ez ditugu bateratuta ikusten puntu honetan. Azorin eta Maeztu katoliko porrokatuak diren bitartean, Baroja agnostikoa da eta Unamunoren postura ez da garbi ikusten.

Autore hauek eboluzionatzen joango dira; gaztetako konpromiso sozial eta politikotik, zahartzaroko ebasiorako balio zien literaturara. Azorin ideologia anarkista zuen gaztea izan zen eta kontserbadoreago ikusten dugu gerora. Baroja edozer gauzaren kontra zegoen, elizaren aurka, antimilitarista zen, kristauen kontra, Jesusen Lagundiaren aurka, antisozialista edo antikomunista. Unamuno Alderdi Sozialistan afiliatuta zegoen. Maeztu anarko-sozialista zelakoan zegoen. Denak joan ziren Larraren hilobia bisitatzera -askoren ustez, belaunaldi honen aurrelaria zen-, Galdósen Electraren estreinura joan ziren elkarrekin... Antonio Machado eta Valle-Inclán modernistak izan ziren gaztaroan -Valle-Inclán karlisten inguruan ibili zen- eta, pixkanaka, progresista ikusten ditugu heldutasunean.

98ko autoreen artean, prosa da nagusi. Obra gehienak eleberriak eta saiakerak dira. Badira 3 poeta garrantzitsu: Antonio Machado, Ramon Maria Valle-Inclan eta Unamuno. Hala ere, azkeneko biak ezagunagoak dira prosagatik.

Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera batean, Hirukotea aipatu behar dugu: Baroja, Azorin eta Maeztuk osatu zuten eta Los tres goitizenez sinatzen zituzten artikuluak. 1901ean, manifestu bat argitaratu zuten, Espainian estatu berri bat sorrarazteko asmoa azalduz. Ez zuten arrakasta handirik izan eta desengainua nagusitu zen. Unamuno izan zen lehenengoa, taldeari laguntzeari uko eginez eta ekonomia eta gizarte gaietan interesa galduz.

1905ean, Hirukoteak ekintzailetzari utzi eta postura idealistago batzuetarantz egin zuen, atsekabetutako eszeptizismoa nagusitu zelarik.

Horietaz gain, Ángel Ganivet, Miguel de Unamuno, Enrique de Mesa, Ramiro de Maeztu, Azorín, Antonio Machado, Pío eta Ricardo Baroja anaiak, Ramón María Valle-Inclán eta Ramón Menéndez Pidal filologoa. Zenbaitek Vicente Blasco Ibáñez ere sartzen dute multzo honetan eta Jacinto Benavente ere bai.

Ignacio Zuloaga eta Ricardo Baroja bezalako margolariak ere izan ziren edo Isaac Albéniz eta Enrique Granados musikariak.