AP-8

Wikipedia(e)tik

(A-8tik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bilbo - Behobia
Autobide zenbakia AP-8
Bide europarra E-70
Hasiera Bilbo
Bukaera Behobia (Irun)
Luzera 140 km
AP-8-ren ibilbidea
Euskal Herriko autobideak
A-8 autobidea Bilbo parean
A-8 autobidea Bilbo parean

AP-8 Bidesaridun Autopista (oraindik A-8 deitua) edo Kantauriko Autobidea, Bilbao-Behobia izenez ere ezaguna, Bilbo eta Behobia (Gipuzkoa) lotzen dituen bidesaridun autopista da.

1960ko hamarkadan eraiki zen. Euskal Herriko lehen autobidea izan zen. Europistas enpresa pribatuak eraiki zuen eta 1968.urtean Bizkaiko eta Gipuzkoako erakunde publikoek 30 urterako emakida eman zioten enpresa eraikitzaileari.

2003ko ekainaren 6ko 00:00 orduetan bukatu zen administrazio-emakida eta erakunde publikoek hartu dute euren kargu autobidearen kudeaketa. Bizkaiko zatiaren kudeaketaz Interbiak arduratzen da, eta Gipuzkoako zatiaz, Bidegi.

Bidegik Bidelani esleitu dio, lehiaketa publiko bidez, autopistaren ustiaketa.

[aldatu] Zabaltze lanak

[aldatu] Orio - Usurbil (Aritzeta)

2003ko apirilaren 1ean esleitu zitzaioan Euroestudios, S.L. enpresari A-8 autobidea Orio eta Usurbil artean (Aritzeta) sei erreietara handitzeko proiektua idazteko laguntza teknikoa, 409.500 eurotan. [1]

A-8 Autobideko Orio eta Usurbil (Ari­tzeta) zatia 6 erreietara zabal­tzeko eta Orioko norabide bakarreko lotunearen K.P. 34,24 eraikun­tza proiektuko lanak buru­tzeko lehiaketaren esleipena 2006ko irailaren 20ean egin zen, Acciona Infraestructuras, S.A. eta Fonorte Empresa Constructora, S.A., 37.675.895,33 euro eta 19 hilabetetan. [2]


Tresna pertsonalak