A.I. Artificial Intelligence

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
A.I. Artificial Intelligence
Datuak
Jatorrizko izenburua A.I. Artificial Intelligence
Izenburua euskaraz I.A. Inteligentzia Artifiziala
Urtea 2001
Estreinaldia 2001eko ekainaren 29a
Generoa zientzia-fikzioa
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 146 minutu
Aurrekontua 100 milioi dolar
Banatzailea DreamWorks Pictures
(Nazioartea)
Warner Bros. Pictures
(AEB)
Zuzendaria
Steven Spielberg
Ekoizleak
Kathleen Kennedy
Steven Spielberg
Bonnie Curtis
Gidoilariak
Steven Spielberg
Istoria:
Stanley Kubrick
Ian Watson
Brian Aldiss idazlearen "Super-Toys Last All Summer Long" eleberrian oinarritua
Aktoreak
Haley Joel Osment
Jude Law
Frances O'Connor
Brendan Gleeson
William Hurt
Narratzailea:
Ben Kingsley
Musikagileak
John Williams
Argazkilariak
Janusz Kamiński
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Datu gehigarriak
filmaren IMDBko fitxa irakurgai

A.I. Artificial Intelligence (euskaraz I.A. Inteligentzia Artifiziala) 2001eko Steven Spielberg estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko filma bat da. Brian Aldiss idazlearen "Super-Toys Last All Summer Long" eleberrian oinarritua dago, Pinotxoren abenturak eleberriaren hainbat elementu ere badituelarik. Bertan, Haley Joel Osment, Jude Law, Frances O'Connor, Brendan Gleeson eta William Hurt aktoreek antzeztu zutelarik, narratzailea Ben Kingsley aktorea izan zen.

Jatorriz, 1970eko hamarkadan Stanley Kubrickek gauzatu behar zuen proiektua izan zen, 1990eko hamarkada arte filmatzeko asmoa izan zuelarik, horretarako istorioa egokitzeko hainbat idazle kontratatu zituen, baina azkenean filmaketa bertan behera laga zuen. 1995an Kubrickek Spielbergi filma gauzatzeko baimena eman zion.

Filmak 2 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen: Efektu berezi onenen Oscar Saria eta Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria, nahiz eta bi sarietako bat bera ere ez irabazi izan. Efektu berezi onenen BAFTA Sariaren izendapena eta 3 Urrezko Globo Sarien izendapenak ere jaso zituen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etorkizuneko munduan, gizakiek Mekak izeneko errobot sofistikatuekin elkarbiziko dute. Gizakien eta makinen arteko ezberdintasun bakarra sentimenduak izango dira. Baina David (Haley Joel Osment) izeneko haur-errobot bat maitatzeko programatzen dutenean, gizakiak ez dira egin berri dutenaren ondorioetarako prestatuak egongo, eta Davidek bere burua mundu ezezagun eta arriskutsu batean topatuko du.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]