A.I. Artificial Intelligence

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:21, 22 urtarrila 2016

A.I. Artificial Intelligence (euskaraz I.A. Inteligentzia Artifiziala) 2001eko Steven Spielberg estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko filma bat da. Brian Aldiss idazlearen "Super-Toys Last All Summer Long" eleberrian oinarritua dago, Pinotxoren abenturak eleberriaren hainbat elementu ere badituelarik. Bertan, Haley Joel Osment, Jude Law, Frances O'Connor, Brendan Gleeson eta William Hurt aktoreek antzeztu zutelarik, narratzailea Ben Kingsley aktorea izan zen.

Jatorriz, 1970eko hamarkadan Stanley Kubrickek gauzatu behar zuen proiektua izan zen, 1990eko hamarkada arte filmatzeko asmoa izan zuelarik, horretarako istorioa egokitzeko hainbat idazle kontratatu zituen, baina azkenean filmaketa bertan behera laga zuen. 1995an Kubrickek Spielbergi filma gauzatzeko baimena eman zion.

Filmak 2 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen: Efektu berezi onenen Oscar Saria eta Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria, nahiz eta bi sarietako bat bera ere ez irabazi izan. Efektu berezi onenen BAFTA Sariaren izendapena eta 3 Urrezko Globo Sarien izendapenak ere jaso zituen.

Argumentua

Etorkizuneko munduan, gizakiek Mekak izeneko robot sofistikatuekin elkarbiziko dute. Gizakien eta makinen arteko ezberdintasun bakarra sentimenduak izango dira. Baina David (Haley Joel Osment) izeneko haur-robot bat maitatzeko programatzen dutenean, gizakiak ez dira egin berri dutenaren ondorioetarako prestatuak egongo, eta Davidek bere burua mundu ezezagun eta arriskutsu batean topatuko du.

Aktoreak

Kanpo loturak