ABC (musika taldea)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

ABC, Pop eta New wave estiloko musika talde ingeles bat da. 1981 eta 1990 bitartean, 40 kantu hoberenen artean egon ziren bere kantu asko.

Jatorria, Sheffielden dute, eta oraindik jarraitzen dute, baina partaide berriekin.

Jatorria: Vice Versa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztia, 1977an hasi zen, Mark White, Stephen Singleton eta David Sydenhamek, sintetizadoreak erabiltzeko joera izango zuen talde bat sortu zutenean, The Human League, Clock DVA edo Cabaret Voltaire taldeen antzera garai horretan. Taldea, Vice Versa deitu zen. Martin Flyk eskatutako elkarrizketa baten ondoren, White eta Singletonek, euren taldekide izateko deitu zuten.

Whitek kantatzen zuen garai hartan, baina, Rotterdamen eginiko bira batean, Flyri, ahotsa inprobisatzea suertatu zitzaion. Hori egin ondoren, mundu guztia txunditua geratu zen. Honela, Flyk hartu zuen Whiten lekua abeslari bezala, eta Vice Versak, bere estiloa eta izena aldatu zituen, 1980tik aurrera ABC deitu zelarik.

Vice Versak, EP bat eta zenbait single argitaratu zituen, guztiak synthpop estilokoak, musika industrialera iritsiz, Human League edo Kraftwerk bezala. "New Girls" izeneko euren lehen singlea, "asteko singlea" izan zen NMEren aburuz.

ABC[aldatu | aldatu iturburu kodea]