ACF Fiorentina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
ACF Fiorentina
Ezizena(k) Viola ("morea")
Gigliati ("liliak")
Sorrera 1926 (A.C. Fiorentina)
2003 (A.C. Firenze Fiorentina)
Futbol zelaia Artemio Franchi
(edukiera: 47.282 lagun)
Presidentea Italia Jason Wong
Entrenatzailea Italia Vincenzo Montella
Liga Serie A
2013-14 4.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Luca Toni aurrelaria.

Associazione Calcio Firenze Fiorentina Florentzia eta Toskana osoko futbol talde nagusia da. Italiako 2 liga eta sei kopa eskuratu ditu. Aipatzekoa da lehenengo talde italiarra izan zela UEFAk antolaturiko txapelketa bat irabazten zuena, 1961eko Europako Errekopa. Garai onena 50. eta 60. hamarkadetan izan bazuen ere, gaur egun talde indartsua du.

Etxeko partidak Artemio Franchi estadioan jokatzen ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdi Faxista Nazionaleko Luigi Ridolfik Florentzian Italiako talde indartsua osatu nahi zuen eta 1926an hirian zeuden P.G. Libertas eta Club Sportivo Firenze batu zituen. Beheko mailan hasi eta 1931ean lortu zuen Serie A-ra iristea. Taldea nabarmen indartu zuten eta estadio ikusgarria eraiki ere bai. 1940an iritsi zen lehen titulua, Italiako Kopa, baina Bigarren Mundu Gerraren ondorioz taldeak gainbehera izan zuen.

Urrezko aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

50. hamarkadan ligatko talde indartsua bihurtu zen berriz eta 1956an lehenengo Liga irabazi zuen, bigarren gelditu zen AC Milani 12 puntu aterata. Hurrengo urtean Europako Kopako finalera iritsi zen, hau lortzen zuen lehen talde italiarra zen, baina Real Madrilek 2-0 garaitu zuen. 1957 eta 1960 arteko liga guztietan bigarren egin zuen.

60. hamarkadak hasiera bikaina izan zuen, Europako Errekopako lehenengo bi finalak ere jokatu baitzituen. 1961eko finala Glasgow Rangersi irabazi eta 1962koa Atlético de Madriden aurka galduz. 1961ean Italiako kopa ere irabazi zuen eta 1966an beste kopa bat. Azkenik 1969an sorpresaz bigarren scudettoa (liga) irabazi zuen, orain arteko azkena. Dena dela 1972 eta 1978 artean maila galtzeko zorian izan zen.

Pontello aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980an Flavio Pontello enpresagizonak erosi zuen Fiorentina eta taldea Giancarlo Antognoniren inguruan eraikiz 1982an bigarren postua lortu zuen ligan, azken partidan anulaturiko gol baten erruz irabazi gabe gelditu zen gainera.

Hurrengo urteetan gorabehera handiak ezagutu zituen taldeak. Honen adibide da 1990an maila mantentzeko borrokan ari zen bitartean UEFA Kopako finala jokatu izana. Juventusen aurka jokatu zuen, Turinen 3-1 galduz eta Florentzian 0-0 berdinduz, ondorioz turindarrak jabetu ziren kopaz. Urte hortan bertan Flavio Pontellok diru arazo larriak izan zituen eta jokalariak saltzeari ekin zion.

Cecchi Gori aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cecchi Gori bihurtu zen jabe berria. 1993an hil egin zen baina proiektruak aurrera jarraitu zuen. Ez zuen ordea esperotako bultzadarik eman eta titulu bakarrak 1996ko Italiako kopa eta superkopa izan ziren. Bigarren mailan ere egon zen taldea. 1999an hirugarren egin zuen ligan eta Txapeldunen Ligan jokatu ahal izan zuen.

XXI mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

A.C. Fiorentina izena izan zuen 2003an diru arazoen erruz taldea desagertu zen arte. Orduan talde berria osatu zuten, Associazione Calcio Firenze Fiorentina. 2006an Italiako partida salerosketaren auzian sartuta egon zen eta Serie B-ra jeistiarazi zuten Juventusekin batera. Hurrengo urtean Serie A-ra igo eta 2008an UEFA Kopako finalerdietara iritsi zen. Glasgow Rangersek kanporatu zuen penalti jaurtiketetan.

Azken urteetan Ligaren goi aldean ibili da. 2014an Kopako finalera iritsi da baina SSC Napolik 3-1 irabazi dio.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italian: 9[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioartean: 2[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1957

Europako Errekopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 1961
  • Finalista (1): 1962

UEFA Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1990

Mitropa Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 1966

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: ACF Fiorentina Aldatu lotura Wikidatan


2014-15eko Serie A Flag of Italy.svg
Atalanta | Cagliari | Cesena | Chievo Verona | Empoli | Fiorentina | Genoa | Hellas Verona | Inter Milan | Juventus | Lazio | Milan | Napoli | Palermo | Parma | Roma | Sampdoria | Sassuolo | Torino | Udinese