AC Omonia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Athletic Club Omonia Nicosia
Sorrera1948
Futbol zelaiaGSP Stadium
edukiera: 22.859 lagun
inaugurazioa: 1999
PresidenteaZipre Stelios Milonas
EntrenatzaileaIngalaterra John Carver
LigaZipreko Liga
2015-164.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

AC Omonia (grekeraz Αθλητικός Σύλλογος Ομόνοια Λευκωσίας, "Athletic Club Omonia Nicosia") Zipreko futbol talde onenetakoa da, Nikosia hiriburukoa. 20 aldiz irabazi du Zipreko futbol liga eta beste 14 aldiz Kopa.

Historia

1926an APOEL sortu zuten Nikosiako greziar abertzaleek eta Zipre Grezian barneratzea amesten zuen jendearen erreferentziazko futbol taldea izatea nahi izan zuten.

1948an ordea taldeak telegrama bat bidali zion Greziako Atletsimo Amateurraren Federazioari zorionduz Greziako Gerra Zibila bukatu izanagatik. Taldeko ezkertiarrek oso gaizki hartu zuten eskutitza bidali izana eta taldetik atera eta klub berria sortu zuten, Omonia Nikosia FC. Ordutik talde bien arteko harremanak txarrak izan dira. Gainera Omonia talde hobea izan da APOEL baino, batez ere 70 eta 80. hamarkadetan izan zuen nagusitasun erebatekoarengatik. 1972 eta 1989 artean Omoniak 14 liga irabazi zituen eta APOELek hiru baino ez. Hura izan zen noski Omoniaren "urrezko aroa".

XXI mendean maila berreskuratu du eta hiru liga eta lau kopa lortu ditu. 2013-14 denboraldian Miguel Angel Lotina euskalduna izan zuen entrenatzaile baina emaitza txarren ondorioz ez zuen denboraldia bertan amaitu.

Palmaresa

Zipren: 50

  • Liga (20): 1961, 1966, 1972, 1974, 1975, 1976, 1977, 1978, 1979, 1981, 1982, 1983, 1984, 1985, 1987, 1989, 1993, 2001, 2003, 2010.
  • Kopa (14): 1965, 1972, 1974, 1980, 1981, 1982, 1983, 1988, 1991, 1994, 2000, 2005, 2011, 2012.
  • Zipreko Superkopa (16): 1966, 1979, 1980, 1981, 1982, 1983, 1987, 1988, 1989, 1991, 1994, 2001, 2003, 2005, 2010, 2012.

Kanpo loturak