ALA ate logikoa
| SARRERA A B |
IRTEERA A ALA B |
|
| 0 | 0 | 0 |
| 0 | 1 | 1 |
| 1 | 0 | 1 |
| 1 | 1 | 0 |
ALA edo XOR ate logikoa egia-taulan irudikaturik dagoen moduan lan egiten du.
Eduki-taula |
Ikurrak [aldatu]
Irudikatzeko bi modu dago, lehenengoa "ikur militarra" erabiliz eta bigarrena, berriz, "ikur angeluzuzena" erabiliz:
Hardwarearen deskribapena [aldatu]
ALA ate logikoak TTL zein CMOS zirkuitu integratuekin bateragarriak dira. CMOS 4000 serieko ALA ate logiko estandarra 4070 zenbakiduna da. 4070ak bi sarrerarako lau ate logiko independente dakartza.
Aspaldi, gaur egun zaharkiturik dagoen 4030 zenbakidun CMOS zirkuitu integratua erabiltzen zen.
Aukera gehiago [aldatu]
EZ-ETA ate logikoak 1 edota EZ-EDO ate logikoak 2 konbinatuz, ALA funtzioa betetzen duten zirkuituak egin daitezke.
Bi sarrera baino gehiago [aldatu]
ALA eragiketa bitarra bi aldagaientzako mugaturik dago. Aldagai gehiago erabili nahi bada, kaskadan egin beharko da. Hau da, lehenengo bi aldagaien ALA eragiketaren emaitza hurrengo aldagaiarekin ALA eragiketa burutu beharko da.