aMSN
| aMSN | |
| aMSN Development Team | |
|
S.E.:
|
Plataforma-anitza |
|
Mota:
|
Bapateko mezularitza |
| GNU GPL | |
| Bai | |
| www.amsn-project.net | |
aMSN bat-bateko mezularitza programa bat da, MSN protokoloa erabiltzen duena. Bere izena Alvaro's Messengeretik dator. Ideia nagusia Linux-en erabiltzaileak Windows edo Mac erabiltzen duten lagunekin kontaktuan jartzea da. MSN Messenger-en funtzio gehienekin bateragarria da.
Horrez gain, MSN Messenger-ek ez dituen beste aukera asko ematen dizkigu aMSN-k; adibidez, alarma-abisuak ditu, kontu batekin baina gehiagorekin konektatzea uzten dizu, pantail-irudi eta webcam saioak jaso ditzake erregistro batean, ikusgaiak (skin-ak) pertsonalizatu ditzazkegu eta berriketa guztiak erregistratzen ditu. Arazo nabariena, bideodeialdiak (audioa eta bideoa baterazko deialdiak) ezin dituela egin da.
Aukerak [aldatu]
aMSN-ren aukera nagusienak hauek dira:
- Pantail-irudiak ikusi eta jar ditazkezu.
- Begitarteak (emotikonoak) pertsonalizatu ditzazkezu.
- Hizkuntza askotara itulita (euskara barne).
- Webcam-a erabil dezakezu.
- Kontu batekin baina gehiagorekin has dezakezu sesioa.
- Fitxategiak bidali ditzazkezu, azkartasun mugarik gabe.
- Taldeka klasifika ditzazkezu zure kontaktuak.
- Berriketen log-ak (erregistro automatikoak).
- Mezu bakoitzaren aurrean bidalitako ordua ageri da.
- Alarmak.
- Berriketa ezberdinak goikaldean klasifikatzen dira.
- Pluginak instalatu daitezke funtzio berriak gehitzeko.
- Ikusgaiak (skin-ak) jar daitezke.
aMSN ez da GNU/Linux-en erabiltzaileentzat mugatzen, Unix, Macintosh edota Windows sistemetan instala daiteke ere, eta Tcl/Tk interpretatzen duen edozein beste plataformatan ere.