Alianza Popular

Wikipedia, Entziklopedia askea
AP» orritik birbideratua)
Alianza Popular
Datuak
Izen laburraAP
MotaEspainiako alderdi politikoa
HerrialdeaEspainia
Ideologiakontserbatismoa
Kokapen politikoaeskuin politiko
Jarduera
KidetzaEuropean Democrats (en) Itzuli
Honen parteAP-PDP-UL eta Herri Koalizioa
Agintea
LehendakariaManuel Fraga
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1976ko urriaren 9a
Sortzailea
AurrekoakQ3395257 Itzuli, Spanish People's Union (en) Itzuli, Espainiar Batasun Nazionala eta Democratic Reform (en) Itzuli
OndorengoakAlderdi Popularra
Desagerpena1989ko urtarrilaren 20a
Koloreak    

Alianza Popular (AP; euskaraz: «Aliantza Popularra») hasieran alderdien federakuntza eta gero Espainiako alderdi politikoa izan zen. 1989an, enbor beretik eta beste alderdi batzuekin batera, Alderdi Popularra sortu zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1976ko urriaren 9an, frankismoko ministroak buruzagi zituzten zazpi alderdik Aliantza Popular (Aliantza Popularra), AP, izeneko alderdien federakuntza sortu zuten:[1]

  • Reforma Democrática, Manuel Fraga, Informazio eta Turismo Ministro ohia, presidenteorde ohia eta Gobernazio ministro ohiak zuzenduta.
  • Unión del Pueblo Español, Cruz Martínez, Garapen Plangintza eta hezkuntza eta Zientzia Ministro ohiak zuzenduta.
  • Acción Democrática Española, Federico Silva, Herri Lanak Ministro ohiak zuzenduta.
  • Democracia Social, Licinio de la Fuente Lan Ministro ohia eta presidenteorde ohiak zuzenduta.
  • Acción Regional, Laureano López Rodó, Garapen Plangintza eta Kanpo Harremanen Ministro ohiak zuzenduta.
  • Unión Social Popular, Enrique Thomas de Carranzak zuzenduta.
  • Unión Nacional Española, Gonzalo Fernández de la Mora, Herri Lanak Ministro ohiak zuzenduta.

1977ko Espainiar Hauteskunde Orokorretan botoen %8,2a eta 16 eserleku lortu zituen. 1978ko Konstituzioari haren parlamentarioek zatikaturik bozkatu zioten: Espainiako diputatuetatik, zortzik alde bozkatu zuten, bostek kontra, eta hiru abstenitu. Aldekoen artean zen Manuel Fraga.[2][3]

1979ko Espainiar Hauteskunde Orokorretan Coalición Democrática izena hartu eta botoen %6a eta 10 eserleku lortu zituen, baina Zentro Demokratikoaren Batasuna (UCD) alderdia hondoratu eta gero, Alderdi Demokrata Popularra eta Alderdi Liberala alderdiekin batera Coalición Popular sortu zuen eta, 1982ko Espainiar Hauteskunde Orokorretan, botoen %26a eta 107 eserleku lortu zituen. 1986an berriz 105 eserleku lortu zituen.

1989an, bi urteko krisialdia izan ondoren, birsortu eta Alderdi Popularra sortu zuen.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]