ARENA

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alianza Republicana Nacionalista (ARENA)
Presidentea Rodrigo Ávila
Sorrera 1981eko irailaren 30a
Egoitza nagusia San Salvador
Ideologia politikoa eskuindarra, kontserbadore eta neoliberala
Nazioarteko afiliazioa Demokraten Nazioarteko Batasuna
www.arena.com.sv

ARENA edo Alianza Republicana Nacionalista El Salvadorreko alderdi politiko kontserbadore eta neoliberala da, 1980ko hamarkadan herrialdeko armadaren inguruneak ("escuadrones de la muerte" zirenak tartean) eta FMLNri erantzunez sortutakoa, El Salvadorreko Gerra Zibilaren garaietan.

Gerra amaiatu ondoren, alderdi honek hauteskunde guztiak irabazi ditu eta 20 urteko agintaldia mantendu izan du 2009 arte, FMLNk lehenengo aldiz irabazi zuen arte.

Gaur egungo presidentea Rodrigo Ávila da, 2009ko hauteskundeetan galtzailea izan zena. Bestela, alderdiak San Salvador hiriburuan egoitza nagusia dauka.

El Salvadorreko presidenteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauexek dira orain arte alderdiak eduki dituen herrialdeko lau presidenteak:

  1. Alfredo Cristiani (1989-1994).
  2. Armando Calderón Sol (1994-1999).
  3. Francisco Flores (1999-2004).
  4. Elías Antonio Saca González (2004-2009).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Politika Artikulu hau Politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.