AS Roma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:15, 26 uztaila 2016
A.S. Roma
Ezizena(k)i Giallorossi (hori-gorriak)
i Lupi (otsoak)
Sorrera1927
Futbol zelaiaStadio Olimpico
edukiera: 70.634 lagun
inaugurazioa: 1937
PresidenteaAmeriketako Estatu Batuak James Pallotta
EntrenatzaileaItalia Luciano Spalletti
LigaSerie A
2015-16Serie A, 3.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Francesco Totti 2008ko Italiako Kopako garaikurra altxatzen.
AS Romaren zaleak Erromako Estadio Olinpikoan.
Erromako derbia SS Lazioren aurka, 2008an.

Associazione Sportiva Roma Erromako bi futbol talde nagusietako bat da. Serie A (Italiako liga) 3 aldiz irabazi du eta Italiako Kopa gehien dituena da, 9 hain zuzen ere. Europa mailan garaipen bakarra izan du, 1961eko Hirietako Ferien Kopa, baina 1984ean Europako Kopako finala jokatzera iritsi zen, Liverpool FC-rekin penaltietan galdu zuena.

Etxeko partidak Erromako Estadio Olinpikoan jokatzen ditu. Etsai nagusia hiriko beste taldea du, SS Lazio.

Historia

Sorrera

A.S. Roma 1927ko udan sortu zuen Alderdi Nazional Faxistako idazkaria zen Italo Foschik hiriburuko Roman FC, SS Alba-Audace eta Fortitudo-Pro Roma SGS taldeak batzean. Helburua Italia iparraldeko talde indartsuei aurre egingo zien Erromako taldea egitea zen. SS Laziok uko egin zion elkarketa honi. 1931ean bigarren egin zuen ligan baina hortik aurrera emaitza apalak izan zituen harik eta 1941-42ko liga eskuratu zuen arte.

60. hamarkada

Bigarren Mundu Gerraren ondorengo urteetan ez zuen maila haundirik erakutsi. 1961ean sorpresa emanez Hirietako Ferien Kopa irabazi zuen finalean Birmingham City FC gaindituz. 1964ean Italiako Kopa irabazi zuen eta 1969an bigarrena.

80. hamarkada

Berriz ere kopa garaipen batekin hasi zuen hamarkada eta 1991 artean beste lau lortu zituen. 1983an bigarren liga ere irabazi zuen Nils Liedholm suediarra entrenatzaile zuela. Bolada bikaina hartu zuen eta 1984ean Europako Kopako finala jokatu zuen Liverpool FC-ren aurka, eta 1-1 berdindu ostean penalti jaurtiketatak galdu zuen Erroman bertan jokatu zen finala.

XXI mendea

2000-01 denboraldian hirugarren liga lortu zuen. Puntako taldea izateko asmotan ibili arren sarritan gelditu zen bigarren txapelketa bietan. Hala ere beste bi kopa eskuratu zituen 2007 eta 2008an, guztira 9 baditu jadanik.

Azken urteetan maila bikaina eman du eta 2013-14 eta 2014-15 denboraldietan Ligako bigarren postua eskuratu du bietan ere Juventus FC-ren atzetik, 2015-16an hirugarrena izan da.

Palmaresa

Italian: 14

Nazioartean: 1

Europako Kopa

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1984.

Hirietako Ferien Kopa

  • Txapelduna (1): 1961.

UEFA Kopa

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1991.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: AS Roma Aldatu lotura Wikidatan


2022-23ko Serie A
Atalanta | Bologna | Cremonese | Empoli | Fiorentina | Hellas Verona | Inter Milan | Juventus | Lazio | Lecce
Milan | Monza | Napoli | Roma | Salernitana | Sampdoria | Sassuolo | Spezia | Torino | Udinese