AT-AA

Wikipedia, Entziklopedia askea

AT-AA deritzenak (All Terrain Anti Aircraft) Star Warseko unibertsoan AT-ATak bezalako beste ibilgailu ibiltari batzuentzako arriskutsuak izan daitezkeen ontzi errebeldeak zanpatzeko osorik eraikitako ibiltariak dira. Stormtrooperren artean aire aurkako AT-PT izena sortu zen. Errebeldeen aireontzien ameskaiztoa den aireontzien aurkako ibiltari trebe eta azkar bat. Bere lau hanken kokapenak paregabeko egonkortasuna ematen diote, eta armazoiko blindajeak babes on bat eskaintzen die tripulazioari, pilotuari eta artileroari.

AT-AAk armazoi ibiltari batean kokatuta dagoen aireontzien aurkako su kapsula bat du. Kapsulak bere okerdura alda dezake, horrela su angelu hobe bat emanez. Tropak, ibilgailuak eta egiturak etsaien aireko sutik babesteko erabiltzen den ezinbesteko unitate bat da.

AT-AA Errepublika Galaktikoak diseinatu zuen, baina Inperio Galaktikoa izan zen unitate hauek eraikitzen hasi zena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]