A Big Hand for the Little Lady

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:34, 22 urtarrila 2016

A Big Hand for the Little Lady (euskaraz Esku Bikaina Anderetxoarentzat) 1966ko Fielder Cook estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoiztutako western filma bat da. Henry Fonda, Joanne Woodward, Paul Ford, Jason Robards, Burgess Meredith, Charles Bickford eta Kevin McCarthy aktoreek antzeztu zuten.

Filma berez, 1962ko The DuPont Show of the Week telesaileko Big Deal in Laredo atalaren berregokitzapena da.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Mendebalde Urruna. Meredith (Henry Fonda) eta Mary (Joanne Woodward) senar-emazteak eta haien semeak heeuren bidaian etena egin eta Laredo herriko hotelean ostatu hartuko dute. Bertan, hirukoteak jakin gabe, leku guztietako jokalari dirudunek jokatuko duten Mendebalde Urrun osoko poker partida garrantzitsuena ospatzera doa, jokalarieen artean Henry Drummond (Jason Robards) aberatsa dagoelarik. Partida honen berri izatean eta bere emaztearen nahigaberako, Meredith bere antzinako jokozalekerian erori eta familia osoaren aurrezkiak galduko ditu. Bapatean, Meredithek bihotzekoa izan eta Mary berak senarrak zuen esku edo jokaldiarekin partida amaitzeko ardura izango du. Jokoan 20.000 dolarretako saria eta familiaren etorkizuna dago!

Aktoreak

Kanpo loturak