A Nightmare on Elm Street

Wikipedia, Entziklopedia askea

A Nightmare on Elm Street (euskaraz Amesgaiztoa Elm Streeten) 1984ko Wes Craven estatubatuar zinema zuzendariaren beldurrezko filma bat da. Bertan, Heather Langenkamp, Robert Englund, Johnny Depp, John Saxon, Nick Corri, Amanda Wyss eta Ronee Blakley aktoreek antzeztu zuten.

1980eko hamarkadan beldurrezko nerabe filmeetako ikur nagusienetakoa izan zen Freddy Krueger (Robert Englund) pertsonaia zitala mundu osoan ospetsu bilakatuarazi eta estrenatu beain azkar kultuzko filma bilakatu zelarik, bestalde, gaur egun aski ezaguna den Johnny Depp aktorearen lehenbiziko paper nabarmena ere izan zen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

AEBtako udalerri batetako instutuko hainbat nerabeek suak aurpegia desitxuratua eta laban zorrozdun eskularruak dituen gizon zital eta misteriotsu baten jazarpena pairatzen dutela amestu ohi dute. Bapatean, haietako batzuk lotan daudelarik hiltzen hasten dira, gerora antzina Freddy Krueger izeneko gizona bizirik erre zuten gurasoen seme-alabak direla jakingo da, gizon hura mendeku bila dabilerarik.

Aktoreak

Jarraipenak

Filma honek izandako arrakasta itzelaren ondorioz jarraipen ugari izan zituen: A Nightmare on Elm Street 2: Freddy's Revenge (1985), A Nightmare on Elm Street 3: Dream Warriors (1987), A Nightmare on Elm Street 4: The Dream Master (1988), A Nightmare on Elm Street 5: The Dream Child (1989), Freddy's Dead: The Final Nightmare (1991), Wes Craven's New Nightmare (1994), Freddy vs. Jason (2003), Never Sleep Again: The Elm Street Legacy (2010) eta A Nightmare on Elm Street (2010eko berregokitzapena).

Kanpo loturak