A Time to Kill

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
A Time to Kill
Datuak
Jatorrizko izenburua A Time to Kill
Izenburua euskaraz Hiltzeko Garaia
Urtea 1996
Estreinaldia 1996ko uztailaren 24a
Generoa drama
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 149 minutu
Aurrekontua 40 milioi dolar
Banatzailea Warner Bros.
Zuzendaria
Joel Schumacher
Ekoizleak
Arnon Milchan
John Grisham
Michael Nathanson
Hunt Lowry
Gidoilariak
Akiva Goldsman
John Grisham idazlearen A Time to Kill eleberrian oinarritua
Aktoreak
Matthew McConaughey
Sandra Bullock
Samuel L. Jackson
Kevin Spacey
Brenda Fricker
Oliver Platt
Charles S. Dutton
Ashley Judd
Patrick McGoohan
Donald Sutherland
Musikagileak
Elliot Goldenthal
Argazkilariak
Peter Menzies Jr.
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

A Time to Kill (euskaraz Hiltzeko Garaia) 1996ko Joel Schumacher estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. John Grisham idazlearen A Time to Kill eleberrian oinarritua dago. Bertan, Matthew McConaughey, Sandra Bullock, Samuel L. Jackson, Kevin Spacey, Brenda Fricker, Oliver Platt, Charles S. Dutton, Ashley Judd, Patrick McGoohan eta Donald Sutherland aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

AEBtako Hegoaldeko Mississippi estatuko udalerri lasai batean arraza zuriko Billy Ray Cobb eta James Louis 'Pete' Willard gazte mozkortu eta arrazistek arraza beltzeko 10 urteko Tonya Hailey neskatoa basatiki bortxatu eta jipoituko dute, azken unean hura urkatzen kale egin eta erreka batean bizirik baina larriki zauritua botata lagako dutelarik. Udalerriko gehingo zuria basakeria horren aurka agertuko da. Neskatoaren aita den Carl Leek (Samuel L. Jackson) justizia bere eskutik hartzea erabaki eta bi gazte zurien epaiketa burutzen ari den unea errifle batez eta hainbat ikusle txundituen aurrean bere alabaren bortzaileak tiroz hilko ditu.

Hamar egunetan zehar, Clantongo kaleetan tentsioa eta liskarrak areagotuz joango dira, Ku Klux Klanen suzko gurutzea agertzeraino. Aldiz, Carl Lee heriotz zigorra jaso dezakeen eepaiketa bati aurre egingo beharko dio.

Giro nahasi honen erdian, bertako Jake Brigance (Matthew McConaughey) abokatu zuri gazteak eta Massachusetts estatutik etorri berri den pentsamolde liberaleko Ellen Roark (Sandra Bullock) laguntzaileak epaiketan Carl Leeren defentsa burutzea onartuko dute, aldi ebrean euren bizitza eta ingurukoena arriskuan jarriko dituztelarik.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]