Aalborg

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Aalborg

Aalborg
Aalborg
bandera

armarria

Estatua DanimarkaDanimarka
Eskualdea Iparraldeko Jutlandiako eskualdea
Alkatea Henning G. Jensen
Koordenatuak

57°03′N 09°55′E / 57.050°N 9.917°E / 57.050; 9.917Koordenatuak: 57°03′N 09°55′E / 57.050°N 9.917°E / 57.050; 9.917

Aalborg non dagoen adierazten duen Danimarka-ko/-go/-eko mapa
Aalborg
Eremua
Metropoli eremua
139 km²
1.144 km²
Biztanleria
Metropoli eremua
126.556 bizt. (2012)
201.142
Dentsitatea 910,47 bizt./km²
Sorrera 1040
http://www.aalborg.dk/


Aalborg edo Ålborg, baina udalerriak Aalborg izena hobestea erabaki zuen. Danimarkako laugarren hiria da eta Iparraldeko Jutlandiako eskualdearen hiriburua. Limfjorden ekialdean hegoaldeko ertzean kokaturik dago, irla eta aintzira ugarik inguratzen dutelarik. Fiordoaren beste aldean Nørresundby auzoa dauka. Hiri industriala eta unibertsitarioa da. 126.556 biztanle ditu (2012) eta metropoli eremuak 201.142, herrialdeko hirugarrena Kopenhage eta Aarhuseko metropoli eremuen atzetik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jakina da bikingoek Ålborg inguruan bi asentamentu izan zituztela, gaur egun oraindik ikusgai dagoen Lindholm Høje hilerri bikingoak erakusten duenez, baina herriaren lehenengo aipamena 1040. urtekoa da, orduko txanpon batean Alabu izena agertzen baita.

Limfjordean egoterakoan Eskandinavia eta Jutlandiaren arteko bidegurutzea izan da beti. Horrela ertaroan garapen handia izan zuen, hiri izendapena jaso zuen 1342. urtean eta bereziki aberastu zen 1516an sardinzarren gatzatzearen monopolioa eman zitzaionean. 1554. urtean apezpikutza ere lortu zuen, eta ordurako Jutlandiako hiri nagusia bihurtu zen.

Aalborgeko Skipper Clement merkatariak Kondearen guda izeneko matxinana abiarazi zuen nekazariak eta kristofer, Oldenburgeko kondea lagun hartuta 1534ean. Kristian III.a erregearen aurka egin eta gerra zibila sortu zen Danimarkan. Jutlandiaren zati handia eskuratzea lortu zuten baina erregearen Johan Rantzau generalak Aalborg erasotu, hiria harpilatu eta 2.000 hiritarretik gora hil zituen. Honekin bukatu zen Kondearen Guda.

Bigarren Mundu Gerran nazi paratxutistek lehenengo hartu zuten hirietako bat izan zen bere aerodromo estrategikoa zela eta.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Aalborg)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2 2 5 10 15 19 20 20 16 12 7 3 10.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 0 0 2 6 11 14 16 16 12 9 4 1 7.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −3 −3 −1 2 6 10 12 11 9 6 2 −1 4.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 54 35 44 38 49 54 64 67 72 76 75 62 689
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 11 8 10 8 9 8 9 10 12 13 14 12 124
Eguzki orduak 39 72 117 167 209 218 209 186 130 87 57 42 1534
Iturria: DMI (Danmarks Meteorologiske Institut)[1]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aalborghus gaztelua (Aalborghus Slot): 1550. urtean Kristian III-ak eraiki zuen, gaur egun administrazioaren egoitza da. Inguruan XVII mendeko etxeak daude.
  • Budolfi katedrala: Aalborgeko katedrala, XIV mendekoa.
  • Lindholm Høje: XI mende hasierako bikingoen hilerria dago. Leinu germaniarren aztarnak ere agertu dira bertan.
  • KUNSTEN Arte Museoa: 1972an eraikitako arte modernoaren museoa.
  • Utzon Center: Jørn Utzonek eraikitako azken eraikina. Arkitektura eta diseinu eskola eta museoa da.
  • Vor Frue Kirke katedrala: XII mendekoa bada ere 1894. urtean berreraikia.

Kale giroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aalborgeko inauteriak.

Aalborgeko kale peatonal nagusia Jomfru Ane Gade da ("Ana birjiñaren kalea"). Egunean zehar turista eta langileentzako kafetegi eta jatetxez josita dago eta gauean diskoteka eta tabernak zabaltzen dira eta gazte jendez betetzen da.

Aalborgeko inauteriak oso famatuak dira. Maiatzaren azken astean izaten dira eta egun horietan 100.000 bisitari hartzen ditu hiriak. Ostiralean "Inauteritako taldeen bataila" izeneko desfilea egiten da hiriko kaleetan.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jutlandia iparraldeko industriagune nagusia da, eta bere kaia herrialdeko inportatzaile/esportatzaile handiena. Aleak, zementua eta arrainak esportatzen ditu bereziki. Jarduera tradizional asko ixten joan diren heinean 1990 hamarkadatik aurrera teknologia berriei loturiko produktuak ekoiztu dira Aalborgen, telefono mugikorrak eta kable gabeko komunikazio tresnak bereziki.

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daniar superligan ari den Aalborg BK (AaB) da kirol talderik garrantzitsuena. 3 Liga eta 2 Kopa irabazi ditu.

Aalborg munduko 29 hirirekin senideturik dago. Harremanak sendotzeko urtero hiri hauetako gazteen arteko kirol jokoak antolatzen ditu, Ungdomslegene ("Gazteen jokoak") izenarekin.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aalborg ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Weather Information for Aalborg, Danmarks Meteorologiske Institut, http://www.dmi.dk/dmi/index/danmark/klimanormaler.htm. Noiz kontsultatua: May 12, 2009 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Aalborg