Aarhus

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Århus

Aarhus
Århuseko kaia airetik ikusita
' Aarhus
Estatua DanimarkaDanimarka
Eskualdea Erdialdeko Jutlandiako eskualdea
Koordenatuak 56°09′N 10°13′E / 56.15°N 10.217°E / 56.15; 10.217Koordenatuak: 56°09′N 10°13′E / 56.15°N 10.217°E / 56.15; 10.217
Aarhus is located in Danimarka
Aarhus
Eremua
Metropoli eremua
91 km2
9.997 km2
Garaiera 0-24 m
Biztanleria
Metropoli eremua
239,865 bizt. (2009)
1,238,104
Dentsitatea 2,64 bizt./km²
Sorrera XI. mendea
http://www.aarhuscity-info.dk/


Aarhus edo Århus (1948-2010) Danimarkako bigarren hiririk handiena da, bere 239.865 biztanleekin (2009). Erdialdeko Jutlandiako eskualdean kokaturik dago eta bertako hiri handiena da.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Jutlandia penintsularen erdialdean dago, ekialdeko kostaldean, Århus badian hain zuzen ere. Badian kokaturik egoteak mikroklima epelagoa ematen dio hiriari. Hiru ibaien (Egå, Århus Å eta Giber Å) bailarak hartzen baditu ere oso eremu laua da. Århus Å da hiruretan ibai nagusia, Å hitza danieraz "erreka" da.

[aldatu] Historia

Aintzinako iparraldeko hizkuntzatik dator hiriaren izena, Áróssek "ibaiaren ahoa" esan nahi baitu. Ertaroko dokumentuetan Aars edo Oes bezala idatzita aurkitzen bada ere, 1406. urtetik aurrera Aarhus edo Århus hitzak nagusitzen dira.

Århusen apezpikutza 951. urtekoa da baina hiria 770. urte inguruan sortu zela uste da, honek Eskandinaviako hiri handi zaharrena bihurtzen duelarik. Bikingoen garaiko aztarna ugari aurkitu dira, bai etxe luze tipikoak eta baita bitxi eta tresna ugari ere.

XVII eta XVIII mendeetan alemaniarren eta suediarren eraso ugari jasan zituen bere kokapen ona zela eta. Garai hartan 100 itsasontzitik gorako flota zeukan eta Norvegia, Amsterdam, Lübeck, Frantzia, Ingalaterra eta Espainiarekin merkatal harremanak zituen. Honen ondorioz XIX mendean biztanlez nabarmen igo zen, Randers eta Aalborg gainditu eta Jutlandiako hiri handiena bihurtu zelarik eta horrela Kopenhage eta Hanburgoren aurrean independentzia ekonomikoa lortu zuen. Aberastasun honek Jutlandian hiri erreferentea izatea ekarri zion eta kultura ere asko garatu zuen, unibertsitatea, liburutegia eta antzokia sortuz.

Gaur egun Europa iparraldeko kai handienetako bat dauka eta hau da bere ekonomiaren motorra.

[aldatu] Ondasun nabarmenak

  • Alde zaharra (Den Gamle By): Aire libreko museo bat da. Danimarkako 20 hiri desberdinetako 75 etxe historiko bikoiztu zituzten bertan 1914. urtean. 3'5 milioi bisitari izaten ditu urtero.
  • San Klemente katedrala (Århus Domkirke): XV mendean berreraikitako eliza da, gotiko estilokoa. Danimarkako elizarik altuena eta luzeena da.
  • Århuseko Antzokia (Århus Teater): XIX mendeko antzokia.
  • Lorategi Botanikoa (Botanisk Have): Alde zaharrean kokaturik dago. 1875. urtean sortu zuten.
  • ARoS (Aarhus Kunstmuseum): Århuseko arte museo handiena, eta hedaduraz Europako handienetakoa. Danimarkako artea erakusten du.
  • Marselisborg jauregia (Marselisborg Slot): Danimarkako errege familiaren Århuseko egoitza.
  • Århuseko Udaletxea (Århus Rådhus): 1941ean jasotako eraikin modernoa da.

[aldatu] Kirolak

Hiriko klubik garrantzitsuena Århus Gymnastikforening (AGF) futbol taldea da. Superliga daniarra 5 alditan irabazi du eta Kopa berriz 9 alditan. Eskubaloian ere aritu izan da eta 1960an Europako Kopako finalera iritsi zen, galdu bazuen ere.

[aldatu] Kanpo loturak


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Århus
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak