Aavasaksa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aavasaksa
Aavasaksa 1.jpgAavasaksa hegomendebaldetik ikusia 2004ko uztailean
Garaiera 242 m
Koordenatuak 66°23′52″N 23°43′30″E / 66.39778°N 23.72500°E / 66.39778; 23.72500Koordenatuak: 66°23′52″N 23°43′30″E / 66.39778°N 23.72500°E / 66.39778; 23.72500
bottom
Ikuspegia Aavasaksa muinoaren tontorretik ekialdera, Torne ibaira eta Suediara.

Aavasaksa Finlandiako Lapland probintziako Ylitornio udalerrian dagoen muino zorrotz bat da. 242 metroko garaiera du. Aavasaksa, Finlandia eta Suedia arteko mugan bertan egoteagatik da ezaguna eta Finlandiako Ikuspegi Nazionalen zerrendan dago. Alexandro II.a Errusiakoa enperadoreak toki hau bisitatu zuen 1876an. Keisarinmaja izeneko ehiza txabola bat da muinoaren tontorrean dagoen eraikinetako bat, eta kafetegi bezala lan egiten du.

Bere altuera bereizgarria inguruko beste muino batzuen gainean egoteari zor dio. Lehen aldiz Pierre Louis Maupertuisek erabili zuen Frantziar Misio Geodesikoan (1736-1737) eta beranduago Struveko Arku Geodesikoaren zati bihurtu zen. Honen ondorioz, UNESCOk Aavasaksa Gizateriaren Ondare izendatu zuen, Struveko Arku Geodesikoan dauden beste 33 tokirekin batera.

Aavasaksa, gauerdiko eguzkia ikus daitekeen Finlandiako hegoaldereneko tokitzat hartzen da. Muinoa, bere ondotik igarotzen diren ibaiez inguratua dago: Torne ibaia mendebaldean eta txikiagoa den Tengeliö ibaia iparraldean eta ekialdean.

2678 Aavasaksa asteroideak bere izena muino honengatik jasotzen du.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aavasaksa Aldatu lotura Wikidatan