Ababor

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
PrPpBrEr.PNG

Ababor, itsasontzi batean edo uretatik mugitzen den beste edozein garraiobidetan, joanaren zentzuan, ezkerreko aldea da, edo, zehazkiago esanda, ezkerreko aldea txopatik brankara begira (azken hau ontziaren aurrealdea). Eskumako aldeari, istribor deritzo.

Itsasontzietan, bi alboei, ezkerra eta eskuinari izen ezberdinak ematearen arrazoia, nahasketak eragoztea da, tripulatzailoeak, lasai mugi baitaitezke aurrera eta atzera, eta atzerantz begira ari den tripulatzaileak, eskuinaz hitz egin dezake ezkerrari erreferentzia eginez, eta alderantziz. Alboak, lehen deskribatu bezala izendatuz, ez dago nahasteko modurik.

Hitz honen jatorria batzuk, antzinako norvegiera edo eskandinabieran kokatzen duten arren (bak = bizkarra), benetan, "bombordo" portugesezko hitzetik dator, Portugalen garai kolonialetik. Hegoaldeko Afrikarantz hedatzen ari zenean, afrikar kostaldearen erreferentzia hegoalderantz nabigatzen ari zirela "buen bordo" zen, erreferentzia ona, alegia, ezkerrerantz begiratzen zutenean.

Istribor hitza ere, portugesetik dator "este-bordo"tik, "estibordo"ra eboluzionatu zuena. "Bombordo"a ez bezala, erreferentzia bezala beti lurra edo kostaldea zuena, "estibordo"an, portugaldar marinelek, ozeanoa baino ez zuten ikusten, eta hortik datorkio bere izen gutxiesgarria.

Ababorra, kolore gorriarekin seinalizatzen da, eta istriborra, berdearekin. Egunean zehar, kolore hauek dituzten plaka batzuk ikusten dira bi alboetan, eta gauez, dagozkien argiak pizten dira. Honela, beste itsasontzi batengandik distantzia batetara dagoen itsasontzi batek, hura hurbiltzen edo urruntzen ari den ikus dezake.

Itsasontzian zenbatu beharreko objektu guztiek, ababorrean aurkitzen badira, zenbaki bikoitiak daramatzate (su itzalgailu, larrialdi irteerak, etab... kasu).