Abaco berberiar zaldi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abaco berberiar zaldi
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Bahamak

Abaco berberiar zaldia, (ingelesez : Abaco Barb), Karibeko Bahamak uhartediko bertako zaldi arraza bat izan zen, egun galdutzat ematen dena. Antza, zaldi hauek espainiarrek uhartedira eramandako berberiar zaldien ondorengoak ziren. Zaldi gehienak basazaldiak ziren, eta libre bizi omen ziren.

Abaco berberiar zaldia bere tamainagatik ponien sailkapen taldean sartzen zen, nahiz eta beste zenbait ezaugarriengatik zaldi tamainako arrazen kokatu zitekeen.


Arrazaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bahametako berberiar zaldi hauek kolonizatzaile espainarrek XV.en edo XVI.en mendetan zehar eramandako abereen ondorengoak dira[1]. Oro har berberiar zaldiarrazakoak omen ziren abere horiek. Denborarekin zaldi populazio hau basati bilakatu zen, eta 2002.en urtean identifikatua izan zen hainbat bideo eta argazkien bidez. Geroztik egindako ADN afrogek erakutsi zuten basazaldi hauen jatorri berberiarra. Populazio basatia 200 zaldi ingurukoa izatera heldu zen, eta pinadietan bizi ziren[2].

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abaco basazaldiei buruzko bideoa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]