Abadiño

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Abadiño

 Bizkaia
Traña-Matiena auzoa.
Traña-Matiena auzoa.
Abadiñoko bandera

Abadiñoko armarria

Izen ofiziala Abadiño
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Durangaldea
Alkatea José Luis Navarro Donaire (Abadiñoko Independenteak)
Herritarra abadiñar
Koordenatuak 43°09′00″N 02°36′37″W / 43.15°N 2.61028°W / 43.15; -2.61028Koordenatuak: 43°09′00″N 02°36′37″W / 43.15°N 2.61028°W / 43.15; -2.61028

Bizkaia municipalities Abadiño.jpg

Eremua 36,26 km2
Garaiera 120 m
Distantzia 34 km Bilbora
Posta kodea 48220
Biztanleria 7.312 bizt (2011)
Dentsitatea 201,65 bizt/km²
http://www.abadiano.org/
Gerediagako plaza Forala

Abadiño Bizkaiko hego-ekialdean dagoen udalerria da, Durangaldean.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

[aldatu] Inguru naturala

Abadiño elizatea Bizkaiko erdi-hegoaldean dago Durangaldean, Ibaizabal ibaiaren haranaren zati handi bat hartzen du. Zaldu erreka, Zaldibartik datorrena, batzen zaion tokian dago, eta Urkiolako parke naturala ere hartzen du haren isurialde mediterraneoarekin eta kareharri hormekin.

Anbotoko mendilerroa Alluitz (1.040 m) barne hartzen du udalerriak. Aipatzekoa da, halaber, Atxarteko eskalada eskola.

[aldatu] Auzoak

Abadiñok honako auzo hauek ditu:

[aldatu] Udalerri mugakideak

Iparraldean Garai; Ipar-ekialdean Berriz; ekialdean Elorrio; Hego-ekialdean Atxondo; hegoaldean Otxandio eta Aramaio, (Araba); hego-mendebaldean Dima; mendebaldean Izurtza eta Mañaria; eta Ipar-mendebaldean Durango eta Iurreta.

[aldatu] Demografia

Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2010
1.967 1.997 2.102 2.301 2.309 2.430 2.783 4.097 6.609 7.070 6.843 7.310

[aldatu] Politika

[aldatu] 2011ko udal hauteskundeak

2011ko udal hauteskundeetan, sei zerrenda aurkeztu ziren Abadiñon: Abadiñoko independenteak, Alderdi Popularra, Bildu, Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra, Euzko Alderdi Jeltzalea eta Ezker Batua-Berdeak. Hauek izan ziren emaitzak:

  • Abadiñoko independenteak: 1.648 bozka (6 zinegotzi)
  • Bildu: 1.516 bozka (5 zinegotzi)
  • EAJ: 652 bozka (2 zinegotzi)
  • EB-B: 106 bozka (ordezkaritzarik ez)
  • PSE-EE: 103 bozka (ordezkaritzarik ez)
  • PP: 91 bozka (ordezkaritzarik ez)

Abstentzioa %28,84koa izan zen, 28 bozka zuri egon ziren eta 19 bozka baliogabe. Hauteskunde hauen ondoren, independenteen zerrendaburua, Jose Luis Navarro Donaire, bihurtu zen bigarren aldiz Abadiñoko alkate, bere zinegotzien botoei eta EAJko zinegotzien abstentzioari esker, Bilduk bere zerrendaburuaren alde egin baitzuen.[1]

[aldatu] Kultura

[aldatu] Jaiak

Udalerriak hainbat jai ospatzen ditu urtean zehar. Horien artean:

  • San Blaseko feria, otsailaren 3n. Bertan nekazari eta abeltzaintza dira garrantzitsuenak.
  • Herriko jaiak maiatzaren 15ean ospatzen dira, Trokaz sainduaren omenezko ospakizunak eginez.

Bestalde, Traña-Matiena auzoak, apirilaren 28an ospatzen ditu bere jaiak, Prudentzio Deunaren omenezko jaiak.

[aldatu] Elkarteak

Topagunea euskara elkarteen federakundeak eta Gerediaga Elkarteak herri honetan daukate egoitza nagusia.

[aldatu] Abadiñar ezagunak

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Abadiño



Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Abadiño
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak