Abadira

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Abadira
Pollachius pollachius 02.jpg


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Kordatua
Klasea: Actinopterygii
Ordena: Gadiformes
Familia: Gadidae
Linnaeus, 1758
Generoa: Polacchius
Espeziea: Pollachius pollachius

Abadira (Pollachius pollachius) Gadiformes ordenako espezie bat da. Ohiko arraina da Bizkaiko Golkoan, Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneoan.

Ezaugarriak[aldatu]

Sabelaldea grisa du eta bizkarraldea arre-berdekara. Baraila irten xamarra du. Hiru bizkar-hegal bakandu ditu, bi uzki-hegal (lehenengoa zabala), sabel-hegal txikiak eta isats-hegal nahiko garatua. Espezie hau 1200 cm luze izatera irits daiteke.

Arrain txikiz, zefalopodoz eta izkiraz elikatzen da. Gantz gutxiko arraina da (%1 inguru).

10 urte bizi daiteke, ur hotzetan, batez ere ingurune harritsuetan.

Gastronomian[aldatu]

Abadiraren haragia bakailaoaren antzekoa da, zapore finagoa badu ere.

Wikispecies-logo-en.png
Wikispezieetan orrialde bat dago honi buruz:
pollachius?uselang=eu Abadira