Abai Kunanbaev
Wikipedia(e)tik
Abai Kunanbaev (Izengoitia: Ibrahim) Kazakherazko olerkari errusiarra, Kazakhstango literatura nazionalaren sortzailea (Shingis mendiak, 1845 - Jidebay, Kazakhstan 1904). Errusiako literaturako idazlerik handienen obrak kazakherara itzuliz hasi zen; aurrerago, bere herriko folklorean oinarrituriko olerkigintza landu zuen. Literatura-eskola bat sortu zen bere inguruan.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.