Abako (arkitektura)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau arkitekturari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Abako (argipena)».
Frantziar arkitekturako hiztegiko (1865) abako sinplea (frantsesez)

Arkitektura klasikoan, abakoa, ekinoaren gainean jarria, arkitrabearen euskarri lanak eginez kapitela koroatu eta kapitel horren apaindura babesten duen taulatxo formako zati karratu bat zen. Doriar ordenean prisma formako zati batek osatzen du, Joniar ordenean kiribiletan biribilkatzen da, eta Korintiar ordenean sinplifikatu eta liraindu egiten da. Erdi Aroan zimazioaren sinonimoa da.

Egungo egituretan, hormigoi armatuzkoak esaterako, antzekotasun formalagatik (ez funtzionalagatik) abako zutabe batetik gertuko forjaketaren zatiari deritzo, egituran indartua beraren kargak zuzen igortzeko, eta puntu honetan biltzen diren eskaerak (mozketa esfortzuak eta indar momentu negatiboak) jasateko. Gainera, abakoek, trokelatze arriskua nahiko merke zuzentzea ahalbidetzen dute.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]