Abandoibarra etorbidea

Hau artikulu on bat da. Egin klik hemen informazio gehiagorako.
Koordenatuak: 43°16′08.30″N 2°56′17.84″W / 43.2689722°N 2.9382889°W / 43.2689722; -2.9382889
Wikipedia, Entziklopedia askea

Abandoibarra etorbidea

Bilbo, Abando, Abandoibarra
Abandoibarra etorbidearen ikuspegia, Ingelesen Landako parkeruntz eta Guggenheim Bilbao Museotik ikusita.
Herrialdea
Probintzia
Udalerria
 Euskal Herria
 Bizkaia
Bilbo
Bilbo erdigunea
Abandoibarra etorbidea is located in Euskal Herria
Abandoibarra etorbidea
Abandoibarra etorbidea
Abandoibarra etorbidea is located in Bizkaia
Abandoibarra etorbidea
Abandoibarra etorbidea
Abandoibarra etorbidea is located in Bilbo
Abandoibarra etorbidea
Abandoibarra etorbidea
Koordenatuak: 43°16′08.30″N 2°56′17.84″W / 43.2689722°N 2.9382889°W / 43.2689722; -2.9382889

Abandoibarra etorbidea Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen etorbide bat da, izen berdineko Abandoibarra eremuan. Bilboko itsasadarraren ezkerraldeko ertzean dago, Uribitarte pasealekuan hasi eta Guggenheim Bilbao Museoa barnealdetik inguratuz Euskalduna jauregia eta Jesusen Bihotzaren plazak bat egiten duten lekuan amaitzen da.

Museoa atzean laga ostean, etorbideak itsasadarra zirkulu erdi batez inguratu eta Ingelesen Zelaiaren parke berria ezkerraldera eta Ingelesen Zelaiaren eta Evaristo Txurruka y Brunet kaiak eskuinera dituela luzatzen da.

Etorbide guztian barna Euskotran konpainiako tranbiaren A linea hedatzen da, bertan hiru geltoki dituelarik: Guggenheim geltokia, Abandoibarra geltokia eta Euskalduna geltokia.

Bestalde, Bilboko itsasadarraren eskuinaldean dauden Deustu barrutia eta Gazteleku auzoarekin honako lau zubien bidez lotzen da: Salbeko zubia, Pedro Arrupe zubia, Deustuko zubia eta Euskalduna zubia.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko itsasadarra erreferentzia modura hartu ez gero eta ibilbidea bi eremutan banatuta, honako eraikin eta eskultura nabarmen hauek topatuko ditugu:

Guggenheim Bilbao Museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etorbidearen hasiera Uribitarte pasealekuaren amaieran dago, hain zuzen ere, Guggenheim Bilbao Museoaren hasieran. Etorbideak museoa atzetik igaro eta tunel txiki baten bidez Ingelesen zelaiko parkearekin lotzen da, Bilboko Tranbiaren Guggenheim geltokira iritsi arte.

Abandoibarraren ikuspegia Iberdrola dorretik ikusita. Abandoibarra etorbidea Guggenheim Bilbao Museoaren barnealdetik ateratzen da, irudiaren behe eskuinaldetik ikusten den gisa.

Eraikin nabarmenak:

Escultura eta arkitektura elementuak:

  • Maman (1999, 2001an urtua), Louise Bourgeoiseen lana (Paris, 1911, New York, 2010). Ingelesen zelaian eta museoaren alboan dagoen brontze, marmol eta altzairu herdoilgaitzezko eskultura.
  • Tulipanak (1995-2004), Jeff Koonsen lana (York, Pensilvania, 1955). Museoan dagoen kromo kopuru handiko altzairu herdoilgaitz laka koloredun zeharrargitsudun eskultura.
  • Zuhaitz handia eta begia (2009), Anish Kapooren lana (Bonbai, India 1954). Museoaren urmaelan dauden altzairu herdoilgaitzezko esferak.
  • Puppy (1992), de Jeff Koons (York, Pensilvania, 1955). Altzairu herdoilgaitzezko eskultura, ongarria eta loraldian dauden landareak, Guggenheim museoaren sarbideko laugunean.
  • Ur eta baporezko iturri sistema.

Eskuinaldean
Itsasadarraren bestaldean, Campo Volantín pasealekua, bertan hainbat eraikin nabarmen daude:

Deustuko Unibertsitateko liburutegia, EHUko paraninfoa eta Iberdrola dorrea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guggenheim geltokiaren alboan Pedro Arrupe pasabidea eta Ramón Rubial kaleak bat egiten dute, honela Deustuko Unibertsitatea eta Euskadi plaza elkarlotzen dira, bai eta etorbide bera ere. Etorbidearen erdialdeko eremu hau Deustuko zubiraino doa eta Zubiarte merkatalgunearen alboan dagoen Abandoibarra geltokia dagokio.

Eraikin nabarmenak:

Eskulturak:

Eskuinaldean
Itsasadarraren bestaldean, Unibertsitateen etorbidean, honako eraikin nabarmeen hauek ikus daitezke:

Zubiarte, Meliá, parque de doña Casilda y palacio Euskalduna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etorbidearen azken eremuak Zubiarte merkataritza-gunearen albotik igaro eta hasta topar con el Casilda Iturrizar parkea eta Euskalduna jauregiaren alboan dagoen tranbiaren Euskalduna geltokiarekin topo egiten du. Jada Euskalduna zubia eta Jesusen Bihotzaren plazaren inguruan.

Erikin nabarmenak:

Eskulturak:

Eskuinaldean
Itsasadarraren bestaldean, Botika Zaharra erriberan, honako eraikin nabarmen hauek ikus daitezke:

Zubiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garraiobideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eremu hau nagusiki Bilboko Tranbiaren bidez komunikatua dago, bertan EuskoTraneko A lineako zenbait geltoki daudelarik:

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo