Abantoko Herri Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Abantoko Herri Elkartea (A.H.E., gazteleraz Agrupación Municipal de Abanto) Abanto-Zierbena (Bizkaia) udalerriko herri mailako alderdi politikoa da.

Alderdia 1993an sortu zen eta ordtutik hona lau udal hauteskundetan hartu du parte (1995, 1999, 2003 eta 2007). Euren burua izaera independientea duen herri alderdi bezala definitzen dute.

Euren lehen hiru hauteskundeetan 2, 2 eta 3 zinegotzi lortu zituzten, hurrenez hurren. 2003an udal gobernua osatu zuten EAJrekin batera. Hala ere, horrek banaketa ekarri zuen AHEen barruan, eta taldeko zinegotzi bik taldea utzi zuten oposiziora igarotzeko, PSE-EEri alkatetza lortzeko lagundu barik, hala ere.

Alderdia kontrolatzeko barne gatazka izan eta gero, 2007ko udal hauteskundeetarako alderdia utzi zutenek beste alderdi bat sortu zuten, (Indaz, Abanto-Zierbenako Independienteak). 2007ko hauteskundeetan ez batzuek ez besteek ez zuten ordezkapenik lortu udalean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]