Abbastar Kalifa-herria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:02, 29 ekaina 2016
Abbastar kaliferria
الخلافة العباسية الإسلامية
Al-Khilāfah al-‘Abbāsīyyah al-Islāmīyyah
750 – 1258
Kaliferria
Abbastar kaliferriko bandera

Abbastar kaliferriko armarria

Abbastar Kaliferria, bere hedadura handienean, 850. urtearen inguruan. Berde ilunezko lurrak laster galdu zituen.
Geografia
HiriburuaBagdad
Kultura
Hizkuntza(k)Arabiera
ErlijioaIslam sunita
Historia
Sorrera750
Ezeztapena1258
Aurrekoa
Omeiatar kaliferria
Ondorengoak
Fatimiar kaliferria
Mongoliar inperioa[[Image:|border|20px]]

Abbastar kaliferria[1] (arabieraz: العبّاسيّون, al-‘Abbāsīyūn) Mahoma hil ondoren sortutako lau kaliferrietatik hirugarrena izan zen. Buruzagiak Abbastar leinuaren kalifak izan ziren, omeiatarrak Al Andalus ez beste lurralde guztietatik egotzi ondoren, beren hiriburua Bagdaden kokatu zutenak. Kalifa garrantzitsuenak Al-Mansur (754775 bitartean agindu zuena) eta Harun al-Rashid (786-809) izan ziren[2].

Historia

Mahomaren osabarik gazteena zen Abbas ibn Abd al-Muttaliben (566-653) ondorengoek sortu zuten kaliferria, Kufan, 750. urtean. Etengabeko borrokek eta luxu zein arte liberalen garapenak markatu zuten leinu berriaren historia. Al-Mansurrek hiriburua Bagdadera aldatu (762) eta Asia Txikiko herriak mendean hartu zituen. Harun al-Rashid (786-809) eta Al-Ma'munen (813–833) agintaldiak distira handiko garaiak izan ziren[3]. Baina inperioaren gainbehera laster hasi zen, eta 150 urtez Persia arabiar munduaren erdigunea izan ondoren, tokiko emirren eskuetan utzi behar izan zuten aginpidea. Era berean, Magreb fatimien mende gelditu zen eta Ifriqiya aglabtarrren esku (Al Andalusen omeiarrek jarraitzen zuten agintzen).

Kaliferriko armadaren unitaterik ospetsuena, turkiar mamelukoena, Al-Mu'tasimek (833842) sortua zen. Baina armadaren boterea, pixkanaka, pixkanaka, haziz joan zen eta Ar-Radi kalifak (934-941) Muhammad ibn Ra'iqen gain utzi behar izan zituen errege-eskumen gehienak[3]. Hala ere, Abbastar kaliferriaren behin betiko desagerpena 1258an gertatu zen, Hulagu khanak Bagdad menderatu zuenean. Egipton mamelukoek botere politikoa atxiki zutenez gero, abbastarrek autoritate erlijiosoa gordetzea lortu zuten, 1519an Otomandar Inperioak eskualdea konkistatu zuen arte[4].

Abbastar kalifen zerrenda

Kufan

Bagdaden

Kairon

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Abbastar Kalifa-herria Aldatu lotura Wikidatan
  1. Toynbee, Arnold. (2000). Historiaren azterketa I. Klasikoak, 52 or. ISBN 84-88303-32-7..
  2. Abbassides Collier's New Encyclopedia (1921)
  3. a b Abbasids 1911 Encyclopædia Britannica
  4. The Abbassides The New International Encyclopædia


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.