Abbaye de Belloc

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Abbaye de Belloc
Abbaye de Bellocq (cheese).jpg
Jatorrizko herrialdea  Euskal Herria
Esnearen jatorria Ardia
Pasteurizatua Ez
Egitura Erdi-gogorra
Gantz materia %40a
Neurriak 25 cm
Pisua 5 kg
Zahartze denbora 6 hilabete

Abbaye de Belloc Ipar Euskal Herriko ardi gasna bat da[1].

Erdigogor, zapaldutako eta egositako, azal naturaleko eta esne osoz egindako gazta hau Belokeko monasterioko fraide beneditarrek egiten dute.

Gazta bakoitzak 25 zentimetroko diametroa, 11 zentimetrozko lodiera eta 5 kilogramoko pisua ditu; Aterakin lehorrean %50a koipea da eta azken produktuan %40a. Heltzeak 6 hilabeteko iraupen du. Ahogozo sendoa du.

Ardi manex burugorri edo ardi manex burubeltzaren esnez egindakoa, gertuko Ossau-Iratik ez bezala ez du jatorrizko Izendapenik[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Harbutt, Juliet (2006), The World Encyclopedia of Cheese, Anness Publishing Ltd., 17. orrialdea, ISBN 978-1-84309-960-4 .
  2.   Smith, S. N., What Is Abbaye de Belloc Cheese?, www.wisegeek.com, http://www.wisegeek.com/what-is-abbaye-de-belloc-cheese.htm .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Abbaye de Belloc Aldatu lotura Wikidatan