Abd al-Aziz ibn Saud
Wikipedia(e)tik
Abd al-Aziz ibn Saud, arabieraz عبد العزيز آل سعود,‘Abd al-‘Azīz Āl Su‘ūd (Riad, Saudi Arabia, 1887 - Riad, 1953ko azaroaren 9a) Saudi Arabiako erresumako lehen erregea izan zen.
Biografia [aldatu]
Najdeko emirra (1902-1932), politika oldarkorraren bidez etsaiei nagusitu zitzaien Riad (1902) eta Meka (1925) beretuz. 1932an Saudi Arabia sortu zuen eta bere burua bertako errege izendatu. Talde amerikarrek bere erresuman ustiatzen zituzten petrolio hobiei esker, munduko gizonik aberatsenetakoa izan zen. Hil ondoren (1953), Saudek, haren seme eta ondorengoak, hartu zuen aginpidea.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
|
|||||||||