Abderraman Antso

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Abderraman Antso (izen osoa arabieraz : ʾAbū Al-Muṭaraf Sanjūl “Al-Maʾmūn” ʿAbd Ar-Raḥman ben ʾAbī ʿāmir, أبو المطرف سنجول "المأمون" عبد الرحمن بن أبي عامر; Gaztelako Erresumako kronikatan Sanchuelo, euskaraz: Antso txikia, ezizenaz ezaguna) (Kordoba, 983? - † Kordoba, 1009), Kordobako kaliferriko amiriar leinuko buruzagi eta Hisham II.a kalifaren hayiba zen.

Eduki-taula

[aldatu] Biografia

[aldatu] Gaztaroa

Ziur asko 983 eta 986 artean jaioa, Abderraman Antsok ibn Abi Amir al-Mansur aita eta Abda ama, Antso II.a Nafarroakoaren alaba, zituen. Bere aitonaren antza zuenez hartu zuen ezizena.

Al-Jatib idazleak dio Antso II.a 992 urte inguru, irailaren 4an, Almanzor suhiari bisita bat egin eta hantxe ezagutu zuen ilobatxoa, bere oinak musuak eman zizkionari.

[aldatu] Agintaldia

1008ko urrian, bere sasianaia zen Abd al-Malik al-Muzafar hil zenean (bere heriotzaren susmozkoa bazen ere), hayib edo lehen ministro berri bihurtu zen, Almanzorren oinordekoei lotutako titulua. Kalifaldian zeuden berebere, eslaviar eta arabiar arteko liskarrak, amiriar leinuaren jarrera eta Abderraman Antsoren gobernatzeko gaitasun eskasak anarkia eta matxinadak sortu zituzten, Kordobako kaliferria suntsituko zuen fitna edo guda zibilaren aurretikoak zirenak.

Bere agintaldian, gobernua baztertu eta jarrera arraroa azaldu zuen. Hisham II.aren lagun min bihurtu zen. Honek kalifaren eginkizunetatik urrundu eta plazer eta luxuei ekin zizkion. Hayib berria berarekin batera egin eta Kordoban bere ardoa eta emakumeekiko zaletasunari buruzko zurrumurruak hedatu ziren. Bere burua Hisham II.aren oinordekotzat aldarrikatzean bere aurrekoek zuen politika hautsi zuen. Leinu aldaketa ez zen omeiarren aldeko arabiarren gustukoa.

[aldatu] Hilketa

Aita eta sasi-anaia izandako ospea irabazteko, neguan espedizio bat antolatzea bururatu zaio. Eslaviar eta arabiarrek kontra izateaz gainera eta, aholkulariek kontrakoa esan arren, iparralderantz jo zuen.

Berak eta berarekin batera bere aldekoak ziren berebereek alde egin eta berehala, matxinada hasi zen, 1009ko otsailaren 15ean, Mohamed ibn Hishamek zuzenduta. Lehendabizikoz, amiriek al-Zahira bere jauregian sortutako sasi-gortea errautsi eta gero, Kordobaren kontrola hartu zuen. Hisham II.a kalifak bere alde abdikatzera behartu zuen eta Mohamed II.a izena hartu zuen.

Abderraman Antso berria jakin bezain pronto, Kordobako bidea hartu zuen. Baina Kordobara hurbildu ahala, armada gutxituz joan eta Abderramanek ikuspegia aldatu zuen. Guadalmellatotik gertu babespean zegoen monasterio batean aurkitu eta bertan hil zuten 1009ko martxoaren 3an.

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak