Abderraman III.a
Wikipedia(e)tik
Abderraman III.a edo ʿAbd al-Raḥmān ibn Muḥammad ibn ʿAbd Allāh (arabieraz: عبد الرحمن الثالث) (Kordoba, 889ko urtarrilaren 11 – Medina Azahara, 961ko urriaren 15) Kordobako emir eta kalifa (912-961) eta omeiar leinuko printze Al Andalusekoa zen. Hogeita bi urte besterik ez zituela ailegatu zen tronura eta hurrengo berrogeita hamar urtez omeiar leinuko printzerik boteretsuena zen. Aita Mohamed printzea, Abdulah I.a Kordobakoa emirraren semea, zuen eta al-Nasir (euskaraz:Fedearen defendatzailea) ezizena.
Nahiz eta bere erreinaldian erlijio guztietako fededunek erlijio askatasuna izan, ismailitak borrokatu zituen, alde batetik Afrikako bere etsaien aldekoak zirelako eta bestetik berarentzat kalifa titulua aldarrikatzeko.
924an, Antso I.a Gartzesaren Iruñea hiriburua arpilatu zuen. 934an, Iruñeko Erresuma eta Arabako konderria mendean hartu ondoren, bere izeko zen Toda Nafarroakoa bere basailu bihurtu zuen, Gartzia I.a Nafarroakoa bere semea uko eginez.

