Abdul Haris Nasution
Abdul Haris Nasution Indonesiar militarra (Sumatra, 1918 - Jakarta, 2000). Indonesiaren Independentziaren Aldeko Iraultzaren heroietako bat izan zen. Bandungeko Militar Akademia Nederlandarrean ikasi zuen, eta 1941ean India Nederlandarretako armadan sartu zen. Indonesiaren Independentziako Gerran borroka-ekintzak zuzendu zituen Javako holandarren kontra (1948-1949). 1950ean Indonesiako armadako buru izendatu zuten, 1957an Estatu Nagusiko Buruzagien Batzordeko lehendakari, eta 1959an, Defentsako ministro. 1965eko estatu-kolpe ahalegina itoarazi zuen Suharto jeneralaren laguntzarekin. 1979an Indonesiaren independentziaren aldeko borroka idazlana argitaratu zuen. 1996an kargutik kendu zuten, eta hurrengo hilean, orobat kendu zuten Achmed Sukarno lehendakaria.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.