Abdulah I.a Kordobakoa
Wikipedia(e)tik
Abû Muhammad `Abd Allah ben Muhammad (arabieraz: أبو محمد عبد الله بن محمد), baita Abd Allah I.a edo Abdulah I.a ere (Kordoba, 844ko urtarrilaren 11a - ibidem, 912ko urriaren 15a) Kordobako VII. emir omeiarra (888-912) izan zen, Mohamed I.aren seme eta Al Mundir bere anaiaren ondorengoa.
Bere erreinaldian arabiar, berebere eta muladien matxinadak jasan zituen. Ezin zuen bere boterea Kordobako eskualdetik zabaldu.
Fortun Gartzia Iruñeko erregearen alaba zen Oneka Fortun ezkondu zuen. Bere semea Mohamed Al-Mutarrif bere sasianaiak eraila izan zenez, Abderraman bere ilobak ordezkatu zuen.
| Aurrekoa Al Mundir |
Kordobako emirra 888-912 |
Ondorengoa Abderraman III.a |
| Artikulu hau Espainiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |