Abel Gance

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abel Gance

Abel Gance (Paris, Frantzia, 1889ko urriaren 25a - 1981eko azaroaren 10a) zinemagilea izan zen, Europako zinemaren aitzindaria. Lehen Mundu Gerraren aurretik egin zituen lanak maisulantzat hartu izan dira. Gerra-garaian propaganda-filmak egin zituen Frantziako Armadarentzat: Mater dolorosa (1917), esaterako. Baina haren film garrantzitsuenak mutuak dira: La dixième symphonie (1918, Hamargarren sinfonia); J'accuse! (1919, Salatzen dut!); La roue (1923, Gurpila) eta, batez ere, Napoléon (1925). Azken film horrek arazoak izan zituen, hiru pantaila behar baitzituen; gainera, oso luzea zen. Zinema ahostuna sortu eta, urte batzuk lanik gabe egon ondoren, beste film batzuk egin zituen. Haietako batzuk: Lucrèce Borgia (1935); Le capitán Fracasse (1942); La tour de Nesle (1954); eta Cyrano y D´Artagnan (1962).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Abel Gance Aldatu lotura Wikidatan