Abenzerraje

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alhambrako Abenzerrajeen Gelako Sabaia.
Alhambran gela honek duen kokapena erakusten duen planoa.

Abenzerraje nazariek gobernatutako Granadako Erresumako iparrafrikar jatorriko noblezia leinu ezagun baten gaztelerazko izena da: Banu Sarray (arabieraz بنو السراج) (literalki "uhalginaren semeak").

Abenzerrajeak oso garrantzitsuak izan ziren Granada musulmaneko bizitza politikoan, XV. mendean, garai giltzarri horretan gertatu ziren matxinada sozio-politiko ezberdinetan parte hartuz eta nazariar erresuma ahuldu eta Granadako erresuma Granadako gerraren ondoren arabiar domeinutik at geratzea eragin zuen gerra zibila sortzen lagunduz.

Botererik gehien Muhammad IX.a sultanarekin izan zuten, Yusuf ibn Sarray sultan honen bisirra izan zelarik. Baina Muhammad X.a sultan bihurtu bezain pronto (1445ean) euren protagonismoa desagertzen hasi zen. Zenbait sultanen alde egin zuten, Abu Nasr Sa'd kasu, baina jazarpenak ere jasan zituzten. Malagan matxinatuak 1469an, Abu-I-Hasan 'Ali (Muley Hacén) sultanaren garaian, Abenzerrajeak gogorki zapalduak izan ziren, horietako askok 1473tik aurrera Gaztelara ihesean joan behar izan zutelarik.