Aberystwyth

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Aberystwyth

—  Hiria  —
Aberystwyth udalerriko ikuspegi orokorra.
Aberystwyth udalerriko ikuspegi orokorra.
Izen ofiziala Aberystwyth
Estatua
Herrialdea
Konderria
 Erresuma Batua
 Gales
Ceredigion
Koordenatuak 52°24′0″N 4°05′″W / 52.4°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea / 52.4; Adierazpen errorea: Ustekabeko / eragileaKoordenatuak: 52°24′0″N 4°05′″W / 52.4°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea / 52.4; Adierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea
Aberystwyth is located in WAL
Aberystwyth
Biztanleria 11.607 bizt (2001)
http://www.aberystwyth.gov.uk

Aberystwyth Galesko mendebaldean dagoen Cardigango badiako kostaldeko udalerri bat da, Ceredigion-eko lurraldean kokatutakoa. 11.607 biztanle zituen 2001ean, horiei 10.000 unibersitate-ikasle inguru gehitu behar dizkiegula.

Eduki-taula

[aldatu] Udalerria

Historikoki, azoka herria izan da, "Galesko Biarritz" eta "Galesko Oxford"-tzat ere jo izan dute, hiriko arkitektura eta eraikin dotoreak zirela eta. Kultugune garrantzitsua ere bada, 1872. urtean bertan Aberystwyth Unibertsitatea kokatu baitzen.

[aldatu] Leku interesgarriak

Itsasaldeko pasealekua.

Hiri honetan Galesko Liburutegi Nazionalaren egoitza kokatzen da.

[aldatu] Galesera

Historikoki, hiriak garrantzi handia izan du hizkuntzarekin. Izan ere, 1939an Ysgol Gymraeg Aberystwyth ("Aberystwytheko Galesezko Eskola") fundatu zuten bertan, galeserazko lehen hezkuntzako lehenenengo zentroa historian izan zena. Gaur egun ere, unibertsitatean ikasgai batzuk galeseraz jaso daitezke.

Halaber, Eisteddfod jaialdia nazio mailan hainbat urtetan antolatu dute hirian.

Azkenik, BBC Radio Cymru irrati-kateak hemen dauka haren hiru egoitzetako bat.

[aldatu] Kultura

Hiri honetan Cymdeithas yr Iaith Gymraeg ("Gales Hizkuntzaren Elkartea") erakundeak bere egoitza du.

[aldatu] Inguru naturala

Kostaldean kokatuta dagoen hiria da. Bestela, Mendi Kanbrikoak hiritik gertu ditugu.

[aldatu] Herritar ezagunak

  • Charles Bronson, (1954-), Erresuma Batuko presorik arriskutsu eta oldarkorrena izatearen ospea duen presoa.

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Aberystwyth
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak