Abias Judakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Abias Judakoa (hebreeraz אביים Aviyam: Nire aita Jauna da) Daviden etxeko laugarren erregea eta Judáko Erresumako bigarrena izan zen. Roboam eta Micaiahren semea zen eta K. a. 915 eta K. a. 913 bitartean gobernatu zuen William F. Albrighten arabera.

Abias errege bihurtu zenean Jeroboam I.ak gobernatutako Israeleko Erresumarekin etsaitasunak itzuli ziren, Semarayim mendian garaitu zuena, bere armada desagerraraziz, 500.000 soldadu hil baitziren. Judara zenbait herri erantsi zituen. Damaskoko Tab-Rimmonekin aliantza bat sinatu zuen, eta siriarrenganako bere hurbiltzeak hauen Juda eta Israelen arteko kontuetan jarraikako partehartzeen hasiera adierazi zuen.

Liburukoa baino osoagoa den biografia bat Iddo profetak idatzi zuen, baina testua galdu egin da. Abiasek lau emazte eta hogeitamazortzi seme-alaba izan zituen, eta hil zenean bere arbasoekin batera lurperatua izan zen Jerusalemen. Bere seme Asa Judakoa izan zen bere oinordekoa.


Aurrekoa
Roboam
Judako erregea
K. a. 915-K. a. 913
Ondorengoa
Asa Judakoa