Abisal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wfm pelagic.png

Abisal edo toki abisopelagikoa izena hartzen duena, ozeanoa banatua dagoen mailetako bat da, bere sakoneraren arabera. Batipelagikoaren azpitik eta hadopelagikoaren gainetik dago, eta 3000 eta 6000 metro arteko sakoneran dago. Toki iluna da, eguzkiaren argia heltzen ez dena.

Itsas biologian, fauna abisopelagiko hitzak, giro edo habitat natural zehatz bati egiten dio erreferentzia, itsas animalia espezie batzuekin, zeintzuk aske igeri egiten duten eta aipaturiko sakoneratan bizi eta/edo elikatzen diren, eta gainazalera sekula hurbiltzen ez direnak.

Beste alde batetik, itsas biologian existitzen da, baita ere fauna abisal bentonikoa hitza, ozeanondoari lotuta dagoen fauna dena, oso urria eta ezaugarritsua dena.

Abisal hitza, abismo hitzetik dator (zuloa), toki sakona eta iluna. Toki honen ezaugarriak honako hauek dira: giro hotza, presio hidrostatiko biziki handia, elikagai eskasia, eta erabateko argi eza. Fosa abisal bat, gainazal ozeanikoa, subdukzio bidez, gainazal kontinentalaren azpian, okertasun txiki batekin sartzen denean gertatzen da, litosferaren apurtzea eta fosa baten eraketa sortzen duena.

Ozeano hondoan ez dago fotosintesia egiten duen landaredirik, hau da, ez dago alga berderik. Toki hau, neurri handi batean, gainazaletik erortzen dien detrituen mende dago, tximinia hidrotermalak aurkitzen diren tokiak izan ezik, sumendi energiaren mende daudenak, non, lehen produkzioa, kimiosintesiaren mende dagoen, bakterioek egiten dutena, substratuetan aurkitzen direnak, edo bertan aurkitzen diren bizidunek egina (pogonoforoen brankien kasuan bezala).

Itsasondoaren geografiaren toki morfologiko honek, ozeanoen azalera osoaren %70a hartzen du.

Fauna abisala arrain abisalek osatua dago, munstro itxurakoak, Caulophryne, Argyropelecus, Idiacanthus, Melanocetus, Saccopharynx, Chauliodus eta Cryptosaras bezalakoak.

Ornogabeko faunaren artean, erraldoitasun abisala dago 1.50 metroko piknogonido edo uretako armiarmak baitaude, 50 zentimetroko polipoa duen hidrozoario bat ere badago, eta baita 40 zentimetro baino gehiagoko isopodoak ere. Hauetaz gain, gainazalean aurkitzen diren espezieetatik oso ezberdinak diren beste espezie batzuk ere daude, belaki beirakara handiak, itsas lili pedunkulatuak eta forma primitiboko sesilak bezala.