Abisiniako poni
|
Iraute egoera: Ia arriskuan |
||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||
|
||||||||||||||||
|
|
||||||||||||||||
|
Abisiniako ponia |
||||||||||||||||
|
|
||||||||||||||||
| Abisiniako zaldia. Gala | ||||||||||||||||
Abisiniako ponia Etiopiako bertako zaldi arraza bat da, herrialde honetan bertan garatutako arraza izanik[1]. Arabiar zaldiarekiko antza handia dauka, baina dirudienez bere jatorria berberiar zaldia izan zen. Gero behin eta berriro arabiar zaldiekin gurutzatua izan zen egungo itxura hartu arte. Bere tamainagatik arraza ponien sailkapen taldean sartzen da.
Zela zaldia bezala erabiltzen da, baina baita beste zenbait lanetan ere, gurdietako trakziozko aberetzat esate baterako.
Etiopiaz gain Sudanen ere aurkitu daiteke arraza.
Eduki-taula |
[aldatu] Etimologia
Arrazaren beste zenbait izen "Gala"[2] eta "Abisiniako zaldia" dira.
[aldatu] Arrazaren historia
Jatorriz arraza hau mendietako arraza bat zen, bertan lan egiteko ohituta[3], baina handik ordokietara jeitsi zuten eta bertan Abisiniako zaldia zabaldu zen Etiopian Itsaso Gorriaren itsasbazterreko marran barrena.
Arraza 1861. urtean eraman zuten Ingalaterra. Haren ondorioz arraza hau ofizialki erregistra zen aurrenetariko zaldi arraza afrikarra izan zen.
[aldatu] Ezaugarriak
Abisiniako ponia nahiz eta zaldi txikia izan, indartsua eta landatarra da eta bere jatorrian mendialdeko lan gogorretan aritzeko moduko arraza izan da.
Oro har zaldi borobila da eta koloreari dagokionez nahiko aldakorra da. Baita gorputzera eta tamainari dagokienez.
[aldatu] Kanpoko loturak
- (Ingelesez) Arrazari buruzko artikuloa
- (Ingelesez) Arrazari buruzko artikuloa eta argazkia